Etiqueta: Abestiak

  • 2. eta 4. mailak elkarlanean!

    Aurreko astean 1. eta 3. mailak lanean jarri bagenituen. Oraingoan, 2. eta 4. mailakoen txanda da.
    “Zapiak airera” abestiarekin ez ohiko materialak erabiltzeko aukera eukiko dugu: Zapiak eta txinatar zotzak.
    Bi lanen estruktura berdina da, eta nahiz eta aurten, 1. eta 3. mailak eta 2. eta 4. mailaka lotu, bai “KOKOLEOKO” zein ” ZAPIAK AIRERA” nahi den moduan nahastu ditzakegu.


  • Gabonak badatoz!!

    Urtearen amaierarekin, berriro GABONAK datoz!
    Motorrak berotzen hasteko, hementxe dituzue aurtengo gure abestiak, eta batzuk dantza ere!!
    Eta nola ez, zeinu hizkuntza ez dut ahazten!

    Animo Trueba!!



    Abesti gehiago HEMENTXE 

  • Being different is ok

    Aurten, horrela ibiliko naiz gehienetan, besteen lanak elkarbanatzen. 

    Oraingo honetan gure Antton Jauregik MARIZULO  blogan sarrera berria argitaratu du “Different is OK” izenburupean.

    Oso istorio hunkigarri bezain polita kontatzen digu Huillo izeneko mutiko baten inguruan.

    Kontu hau, orain urteak hasten da Huillo eta Coldplayren abesti batekin, nola bukatzen den jakiteko argazkian klikatu beharko duzue, Anttonek prestatutako Wixera joateko.

    Ziur nago izugarri gustatuko zaizuela. DESBERDINA IZATEA ONDO DAGO, eta hori adierazteko musika eabiltzen bada, akabo!



    Mila esker Antton egindako lanagatik!

  • "Munduko jolasak" ASIA

    Ikasturte honi amaiera emateko, COVIDa hasi baino lehenagoko proiektuari jarraipena emango diogu.
    Momentura arte, Europa, Amerika, eta E.Herria landu izan ditugu. Oraingoan, Asiara hurbilduko gara! Hau erronka!!
    Dakizuenez, “Munduko jolasak” deituriko proiektu hau, G.Hezkuntza eta Musika arloen arteko proiektua da. Gure ikastetxean dagoen herrialde ezberdinen aberastasuna aprobetxatuz sortu zen proiektua.
    Lan egiteko materiala prestatzen dudanean abesti eta dantza ugari sartzen ditut, baina landuko dugun kontinenteko ikasleek, beraien herrialdetako abestiak, dantzak eta jolasak proposatzera animatzen ditut. Eta normalean, horiek egiten ditugu. 
    Ea aurten zer irtetzen zaigun!! ez da bat ere ez erraza izango!!



  • Disney eta Pixar karaokeak euskaraz

    Gaur, Mitxel Elortzak egindako lan honekin topo egin dut. Disney eta Pixarreko hainbat filmetako abestiak euskaratu ditu, eta karaokea sortu. Euskaraz abesteko beste aukera bat.

    Mila esker zure lanagatik.