Etiqueta: Abestiak

  • Udaberria heldu da

    Udaberria heldu delaren aitzakiarekin, H.Hezkuntzan gaia lantzeko materiala bildu dut: abestiak, dantzak, puzzleak, memoryak, entzumen aktiboa lantzeko ariketa… danetik pixka bat.

    Irudietan klikatu ea zer irtetzen den!





  • Tipi tapa, tipi tapa KORRIKA!!

    Aurten bai, KORRIKA badator!!
    Orain bi urte Korrika barik gelditu ginen, baina aurtengoa jada prest dago. 
    Beti bezala beharko dugun material guztiak klik batean. 
    Abestiaren koreografia ikasiko dugu, baita leloa zeinu hizkuntzaz ere. Azken hau oraindik ez dugu, laster eukitzea espero dut.
    Petoa hartu, zapatilak prestatu eta apirilaren 6an gure txanda!! 
    TIPI TAPA, TIPI TAPA…


    Mila esker AEK egiten duzuen lanagatik
  • Dance Monkey

     6. mailan lantzen hasiko garen abestia “Dance Monkey”. M.tresnekin, boomwhackersak erabiliz, eta g.perkusioaz ere landuko dugu.



  • Gabon kantak

    Gabonak badatoz eta eskolan ospatu beharra daukagu!

    Jarraian aurtengo proposamena daukazue. Abesti batzuk  zeinu hizkuntzaz jartzea falta da, datozen egunetan gehitzen joango gara eta bitartean doinua eta letra ikasten joango gara, ados?




  • Euskararen eguna 2021

    Berandu baina, hementxe dago aurtengo abestia eta dantza. Guztion artean (burbuilak mantenduz 😔).

    Ez da abesti berria, jada ezagutzen dugu, beraz errazago guretzat!!! animo!!