Etiqueta: Abestiak

  • Imanol Urbieta BETIKO

    Hau gertatzen da abesti batek beste gauza batera eramaten zaituenean. Imanol Urbieta BETIKO!. 

    Bertan, berak sortutako ahalik eta abesti gehien biltzen saiatu naiz, dena ezinezkoa da eta. Baita nik eskolan  urteetan eta urtero erabiltzen ditudan kantak. Ea gustatzen zaizuen!



    Mila esker Antton Jauregiri eta B03ko foruko kideei emandako laguntzagatik

  • Nire gorputzak

    Imanol Urbietaren beste abesti bat lantzeko aukera ezberdinak. Oraingoan “Nire Gorputzak” abestia.  

    Abestia bi erritmo zein tonu ezberdinetan ikasteko aukera, abestia ahotsarekin zein ahots barik lantzeko aukera, dantza eta partitura. 

    Abestiei ahotsa kentzeko Moises erabili dut.

    HHko materialeko Wixean gehituta, baita 1. zikloko proiketuan ere.



    Mila esker B03 foru taldeko kideei!


  • Basurtu dantzan eta abesten!!

    Hona hemen dantzatu eta abesteko baliabidea. Bertan ruleta bat topatuko duzue, gainean klikatuz mugitzen hasiko da eta gelditzen den zenbaia daukan dantza edo abestia (zeinu hizkuntzaz) mementuan interpretatu beharko dugu. Kapaza izango gara? ziur baietz!

    Ideia @yanoteajuntotik hartuta. Begirada bat botaiozue lan interesgarria egiten ditu eta.

    Lan honi, nahi izatekotan, berrerabiltzeko aukera jarri diot. Horrela zuen gustora eta zuen ikasleentzako egokiak izan daitezkeen dantzak edo abestiak jar ditzakezue.






  • Martxoak 8

     Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Zoritxarrez, oraindik urte asko falta dira egun hau ospatzen uzteko edo bukatzeko. Bitartean dakigun moduan aldarrikatzen jarraituko dugu, abesten edo dantzatzen.





  • Eguneratutako lanak

    Hauek dira aste honetan eguneratu/berriztutako lanak.

    – Bidai musikala trineoan (musikograma sortu berriarekin)

    – Maritxu nora zoaz

    – EHko abestiak

    – Eskuetan

    – The Cure “Close to me”

    – Ani Kuni (musikograma sortu berriarekin) 

    Erabiltzeko prest!