Etiqueta: Antzerkigintza

  • Antzerkigintza proiektuaren emaitza eta amaiera!

    Eta eguna heldu zen!
    Aurten lehenengoz, 5. mailan Arte hezkuntza arloa bere osotasunean landuz, eta ikasturte osoko proiektuan lanean jo ta ke ibili ondoren, antzezteko eguna heldu zen.
    Ikasleak urduri, ni urduri, eta familiak eta beste klasekideek ikusteko irrikitan. Primeran irten zen, primeran pasatu genuen, eta primerako lana egin dute.
     Argazkietan klikatu    

    Nahiz eta proiektuaren ebaluazioa jarraia izan eta astero egin, oraingoan, proiektuaren ebaluazio orokorra egin dugu, eta emaitzak onak izan dira.
    Greba egunek ere, bere eragina euki dute, eszenografia, adibidez, beste era batean egin behar genuen, baina…
    Datorren ikasturteari begira, eta antzezlanak ikusita, hainbat gauza hobeto behar ditugula ere  argi ikusi dugu: hitz egiteko tonua, eszenografia, dantzak…
    Baina hori guztia, datorren ikasturteko 5. mailako ikasle berriekin izango da!
    Lan bikaina!!

    Gutxi barru irakasleentzako ikas egoera eta material osoa bateratua publikatuko dut.
  • Antzerkigintza, 5. mailan

    Gure proiektu potoloarekin aurrera goaz, oraingoan, gure eszenografia sortzeko prozesua nolakoa izan den ikusteko aukera duzue. 


    Lan bikaina egin dute!!


  • Antzerkigintza: Eszenografia

    Gure gidoiak sortzen ditugun bitartean, eszenografia zer den, elementuak, motak…ezagutzen joan behar gara. Gutxi barru gurea  aukeratu beharko dugu eta.

    Horretarako Lorea Mcen lanan oinarrituta, euskarazko moldaketa egin dut.


    Aurrera goaz!!
  • 3. zikloan martxan!!

    Jada martxan gaude. Esan bezala, aurten Arte Hezkuntza arloa landukoko dugu.
    5. mailan, ANTZERKIGINTZA landuko dugu, eta ikasturte osoko proiektu globala izango da. Hau aurrera eramateko, orain Basurtun dagoen Leirerekin elkarlanean arituko naiz. Jakintsua oso gai honetan!
    Oso laburbilduta aurrera eramango dugun prozesua jarraian ikusgai duzuena  izango da.


    6. mailan aldiz, Ebaluazio bakoitzean bina proiektu burutuko ditugu.
    Lehenengoa, aspaldin landutako proiektua, baina eguneratuta.



    Bagoaz!!!