Ikasleen txanda

Gaur, 6. mailan "Tones and I" abeslaria lantzen bukatu dugu. Amaitutzat ematerakoan ikasle batek, Izanek hain zuzen ere, ea beraiek horrelako lan bat egin ahal zuten galdetu du, eta nik bai, noski! erantzun diot. Baina, lehenengo beste proiektu bat burutu behar dugu, bai ala bai.

Dana dala, lana prest dago eguna heltzen denerako. Aupa zuek!



Agate Deuna 2022

 2. Ebaluazio honetan ezin Agate Deuna ahaztu. Nahiz eta oles egitera kalera ez irten, eskolan bertan, era batean edo bestean, ospatuko dugu.

Aurten Pirritx, Porrotx eta Marimototsen "Oles, Oles" abestia gure errepertorioan gehituko dugu.  Oso polita eta ikasteko erraza, ikusiko duzue!.


Por txierto, "bideoak" atalean zeinu hizkuntzako bertsioa dago, lehengo urtean topatutakoa. Baten batek zeinuak jarri dituen neska ezagutzen badu, mesedez esan bere izena bertan aipatzeko eta eskerrak emateko.

Wild Symphony (animalien sinfonia)

Urteko lehenengo sarrera|

Hilabete honetan BOSak antolatutako kontzertua dugu. Egoera ikusita, ez dakit nik joaten lortuko dugun ala ez. Baina proposamena eta gaia izugarri gustatu zitzaidanez, eta aukera asko ematen dituenez, era batean edo bestean landuko dugu.

M. Tresnak eta animalien binomioa lantzeko, betidanik, Saint Saensen "Animalien iñauteria" euki dugu. Oso material ona benetan.

Ba oraingoan, Dan Brownek m.tresnak eta animaliak lantzeko beste aukera bat eskaintzen digu, oso interesgarria ere.

Jatorrizko materiala ingelesez dago, eta liburua gaztelera itzulita dago ere, oso ilustrazio politak ditu, erosteak merezi du. Beraz, erronkarik handiena liburuan agertzen diren poemak, euskarara moldatzea izan da. Ez dut itzulpen literara bilatu, nahiko librea izan da. Nahiz  eta orain materiala publikatu, testuetan aldaketak egongo dira, ziur. Euskarara moldatzeko lan itzel honetan, Oihane Anzorandia mintegikidea laguntzaile daukat, eskerrak!! Mila mila esker hemendik ere.

Beste guztia, beti bezala, nire gustora eta beharren arabera jarri dut. Ea gustokoa duzuen!!

   Argazkian klikatu eta gozatu!