Etiqueta: BatuArte

  • "Musikatik Arte Hezkuntzara" jardunaldia martxan!

    Jada, “Musikatik Arte Hezkuntzara” 1. Jardunaldirako izen ematea zabalik dago. Bai hemetik, zein ikastetxeetara Eusko Jaurlaritzak bidalitako email ofizialetik izena eman dezakezue. 

    Prestatutako sitean sartuz: izen ematea, egitaraua, lekua, ordua… Ikusgai duzue. 

    Guztion artean musikak, arte hezkuntzak merezi duen lekua berreskuratzeko bidea hasi dugu.

    Animatu eta etorri Gasteizera ekainaren 6an!


    Argazkian klikatu


  • Arte Hezkuntzarako programazioa, 3. ziklorako, prest. BatuArte

    BatuArte taldeak, Arte Hezkuntza arlorako programazio ederra zabaldu du. Momentuz 3. Zikloan urtera eramatekoa.

    Begirada bat botaiozue, eta animatu! Arte hezkuntzak, gure kultura, musikak merezi duen lekua berreskuratzeko bidea hasita dago eta!
    Sitean ere ikas egoerak dituzue, gogoratu! Gelara eramateko prest!.




  • BatuArte MATERIALA eta gehiago

    BatuArtek materialarako biltegia sortu du, eta bertan, momentuz, ikas egoera batzuk erabiltzeko prest topatuko dituzue. Beste batzuk aldiz, sortzeko edo osatzeko bidean daude. Beti ere Arte Hezkuntza ikasgai moduan hartuz. hau ez ahaztu!
    Ikastetxe batzuetan Arte Hezkuntza ikasgaia ematen hasi gara, eta material hau primeran etorriko zaigu, ziur.
    Ea gero eta ikastetxe eta irakasle gehiago honen aldeko apostua egiten duten!

                              

    Argazkian klikatu

    Bestetik, lehengo egunean Twitterren, @maestroconclase ikas egoeren bilduma bat elkarbanatu zuen, itzelezko lana, benetan.

    Argazkian klikatu

    CANVA erabiliz, zuen biltegietan ale oso bat gehitu dezakezue, ikasgai guztiekin, eta Arte Hezkuntzakoak euskaratu, moldatu, norberen erara jarri. Aukera ona ere.

    Gogoratu beti, erabiltzen/ berregiten dugun materiala jatorrizko egilea aipatzea!







  • Ikasturte berria, eskola berria!

    Ikasturte berria, eskola berria!
        10 ikasturteren ostean, eskola aldaketa egin dut. Zerotik hasiko banintz bezala! hau urduritasuna.
    Aurten nobedade eta erronka berriak egongo dira. Hasteko eta potoloena, BatuArte ren helburuarekin bat eginez, 3. zikloan Arte Hezkuntza bere osotasunean lantzen hasiko naiz. 
    Proiektuka lan egingo dugu, Curriculumean ditugun oinarrizko jakintza guztiak landuz:
    – Musika hezkuntza 
    – Arte eszeniko- performatiboa
    – Ikus- entzunezko hezkuntza
    – Plastika eta ikus hezkuntza
        Urteetako lana izango da, eta oztopoz betetako bidea, ziur, baina hasierako lehenengo pausoa jada emanda. Erronka handia aurrean daukaguna!
    Datozen asteetan material berria, eta beste batzuk egokitua argitaratzen joango naiz.

    Animo guztioi!!


  • BatuArte, "Musikatik Arte Hezkuntzara" aurrera doa

    Azaroan BatuArte “Musikatik Arte Hezkuntza”ra taldearen sorreraren berri eman nizuen. 
    Astiro bada ere, pausutxoak ematen goaz. Ez da bide erraza egin nahi duguna eta!

    Oraingoan gure taldearen HELBURUA eta JUSTIFIKAZIOA aurkezten dizuegu.
    Honekin batera eta jendearen iritzia jakite aldera, ATXIKIMENDUA eskatzen dugu. Alegia, gure helburuarekin eta aurrera eraman nahi dugun bidearekin bat egiten baduzu, atxikimendua eman!

    Gure kulturak eta horren atzean dagoen guztiak, dagokion lekua berreskuratu behar duela uste baduzu
    ZABALDU!!!!