Archivo de la etiqueta: DBH2
DBH 2ko artistek, barikuko azken ordu bietan Arteko gaiak daukiezala aprobetxatuz, zuhaitz magiko bat burutu dabe.
Musikan, nigaz, postal interaktiboak prestatu dabez, QR kodigoetan bihurtu dabez eta irudi moduan deskargatu eta inprimatu dabez.
Plastikan, Oihanagaz, postalak aurkezteko zuhaitz bat egin dabe, euren eskuekaz hostoak sortuz eta QR kodigoak bertan itsatsiz.
Ikastolako sarreran jarri dabe zuhaitza, asteleheneko jaialdian, nahi dabenak, euren mezu eta abestiak ikusi ahal izateko (smartphone, tablet,….bidez).
Click to view slideshow.
“AHOTSA” gaia ikusi dogu, eta orain… berari buruzko lantxo bat burutzeko ordua heldu jaku.
Oraingoan TACKK baliabidea erabiliko dozue.
Classroom-en jarrita daukazuez argibideak, baina hemen ere eskuerara dozuez:
ARGIBIDEAK
Hirugarren neurketan soinu bandak ikusiko doguz, eta SLIDEBEAN baliabidea erabiliz, aurkezpen bat burutuko dozue.
SCHOOLOGY-n daukazuez behar dozuezan argibide guztiak jarrita.
Hemen dozue nik eginiko adibidea:
3. neurketan ahotsari ekingo dautsagu gogor, eta artista paregabeak bihurtuko gara.
Aukeratu abesti bat, ondo prestatu eta gelan abestu!
Hemen dozuz karaoke aukera bi, baina zeuk nahi dozuna erabili daikezu. Kontuan hartu oinarrizko ahotsa ez dala entzun behar, edo oso baxu egon behar dala.
Danok abestera!