Martxoak 29: Carl Orff

Egilea: Maitane Begoña

orffCarl Orff, Munich, Alemanian jaio zen 1895 eko Uztailaren 10 ean, eta Ibidemen hil zen 1982 ko Martxoaren 29 an. Musikalari aleman oso famatua zen.

Municheko musikari oso famatua zen eta akademian egiten zituen musika ikasketa guztiak.

Kaminski musikagilearekin osatu zituen bere egin beharreko gauzak. Zuzendari lanetan ere egon zen Munich, Mannhein, eta Darmstaden.

1937an, Monteverdiren opera batzuetan lan egin zuen, eta urte hartan bere lanik famatuena idatzi zuen : Carmina Burana (Erdi Aroko poema goliardioak).

Ondoren, greziar antzerkietan ere oinarritu zen eta honako hauek idatzi zituen: Der Mond, Die Kluge, Ludus de nato leases, Comoedia de Krhisti…

1924. urtean, Dorothee Ghunterrekin batera, dantza oso famatu bat egin zuten eta musika eskola bat ere sortu, bertan, perkusioa eta mug¡meduen bidez  musika irakasteko era berriak bultzatuz.

 


Martxoak 28: Lady Gaga

Stefani Joanne Angelina Germanotta, Lady Gaga-lez ezaguna den pop abeslaria, 1986-ko martxoaren 28 an Manhattanen, Nueva Yorken jaio zen.

Abestuz aparte dantza, pianoa jo, abestiak sortu etab. egiten ditu.

Lady Gagak 2003 an bere lehen kontratua sinatu arren, 2008rarte ez zen oso ezaguna izaten, baina 2008ean “The Fame” albuma kaleratuz batera, bere ospea asko igo zen. Album honetako abestiak ziren “Just Dance” eta “Poker face”, bere bi abesti ezagunenetarikoak eta famatuenak.

Hemendik aurrera album berriak eta abesti barriak sortzen jarraitu du, gaur egun ere oraindino musika munduan dago, arrakasta handiz gainera.

Hemen ikusi leiteke bere “Poker face” abestiaren bideoa:


Martxoak 27: Fergie Duhamel

Egilea: Irati Albizu

fergie duhamelFergie Duhamel, 1975. urteko Martxoaren 27an jaio zen abeslari eta antzezlari estatubatuarra da. Horretaz gain, Fergie, dantzaria, ahotz antzezlaria, konpositorea, modeloa, moda diseinatzailea, musika ekoizlea eta filantropoa ere bada.Bere antzezte karrera  marrazki bizidun batzuei bere ahotza emanez hasi zuen.

Fergiek, beti izan zuen bere helmugatzat musika eta bereala batu zen “Wild Orchid” izeneko talde batera. Taldeak, bere album berria kaleratu zuten 1997-an, baina taldeak ez zuen asko iraun eta banatzea erabaki zuten.

Bere aurreko taldea deuseztu ondoren, will.i.am ezagutu zuen eta segituan “Black Eyes Peas” taldean sartu zen. Hortik haurrera hainbat album kaleratu dituzte.

Baina 2006-an, Fergiek, bere bakarkako karrera musikala hasiko zuela iragarri zuen, eta 2006-ko Irailaren19-an, bere lehen diskoa kaleratu zuen. Disko horretako abesti bat “Fergalicious” da.


Martxoak 26: Diana Ross

Diana Ross, abeslari eta aktore estatubatuarra, Detroiten jaio zan 1944ko martxoaren 26an.

The Supremes taldeko kidea izan zan, ospe handia lortuz 60. hamarkadan.

1970. urtean bakarlari moduan hasi zan, 70. eta 80. hamarkadetan emakumezko pop abeslaririk arrakastatsuenetarikoan bihurtuz.

Lady sings the blues filmagaz Oscar bat irabazteko proposatua izan zan.

1993an Guiness errekorren liburuan agertu zan, emakumen artean, sasoi guztietako artistarik ospetsuenalez.

Berrogeita bost urteko ibilbideagaz, 100 miloi kopi baino gehiago saldu dauz mundu guztian.


Martxoak 25: Elton John

Egilea: Iraide Ormaza

Elton JohnElton John, 1947 ko martxoaren 25an jaio zan Inglaterran.  Pertsona famatu hau, kantari, musikagile eta piano jotzailez ezagutzen da.

Hamazazpi urterekin, Bluesology izeneko talde baten sartu zen.

1970-1980 urteetan, ospe handia izan zuen.

Egungo musikan, abeslaririk ospetsuenetarikoa da.