Otsailak 3: Felix Mendelssohn

Felix Mendelssohn, erromantizismo sasoiko konpositorea, orkestra zuzendaria eta pianojolea, Hamburgon jaio zan 1809 ko otsailaren 3 an, eta Leipzigen hil zan 1847 ko azaroaren 4 ean.

Haur prodijiotzat hartu zan, baina bere gurasoek ez ebien aprobetxatu Felixen trebetasunen abantaila.

Sei urtegaz hasi zan pianoa ikasten, eta bederatzi urtegaz kontzertuak eskeintzen ebazan.

Hamar urtegaz konposatzen hasi zan, eta hamairu urterako hainbat obra idatzita eukazan: piano hirukotea, piano eta bibolinerako sonata, operetak, organorako piezak, kantatak, bederatzi fuga,…

Bere ibilbide musikalan sinfoniak, oratorioak, kontzertuak, oberturak, pianorako eta ganbara orkestrarako musika idatzi ebazan.

J.S. Bach-en musikaren zalea zan, eta publikoen artean, konpositore honen musika berreskuratzea lortu eban.

Erromantizismo musikaleko konpositore arrakastatsuenetarikoa da.


Otsailak 2: Louis Marchand

Egilea: Maialen Jimenez

Louis_MarchandLouis Marchand Lyon-en jaio zan 1669ko otsailaren 2an, eta 1732 otsailaren 17an hil zan Parisen.

Konpositore, klabelizinista eta organista frantsesa izan zan.

Ia  15 urte ez ebazala, Nevers-eko katedraleko organista bihurtu zan. Parisera bizitzera joan zanean, bere talentu handiak hainbat elizetako organista postua lortzera lagundu eutson.

1717an  duelu musikal bat izan eban Johann Sebastian Bach-egaz Dresden.


Otsailak 1: James P. Johnson

Egilea: Naia Iriarte

james p. johnsonJames P. Johnson 1894ko otsailaren 1ean jaio zan New Brunswick-en, eta 1955eko azaroaren 17an hil zan New York-en.

Jazz pianista eta konpositore estatubatuar famatu bat izan zan, eta oraindik famatua izaten jarraitzen du.

Luckey Roberts-ekin batera asmatu zuen “stride” estiloa, jazz genero barruan.

Bere obra famatuenetariko bat Carolina Shout da.


Urtarrilak 31: Justin Timberlake

Egilea: Pablo Gurumeta

justin-timberlakeJustin Randall Timberlake, 1981eko urtarrilaren 31an jaio zen Memphisen, Tennesseen.

11 urte eukazala,1983 urtean,”Star Search” telebista saioan agertu zen eta, irabazi ez arren, ez zuen bere ametsa alde batera utzi.

14 urte eukazala, N Sync musika-taldea sortu zuen hainbat lagunekin. 1998an, taldeak bere lehen diska atera zuen, taldearen izen bardinarekin. Arrakasta handia lortu zuten eta hainbat album egin zituzten.

2002ko lehenengo hilabeteak Justinek bere bakarkako albumerako abestiak sortzen igaro zituen.

2006an The Guardian izeneko egunkari britainiarri elkarrizketa bat eskeini zion, non  drogak hartu zituela onartu zuen.


Urtarrilak 30: The Beatles (rooftop concert)

Egilea: Maialen Garcia

rooftop1969ko urtarrilaren 30ean, BritainiakoThe Beatles rock taldeak bere azken kontzertua eskeini zuen Apple Corps-eko zabaltzan (bere grabazio-estudioa), azken diskako abestiekaz. Kontzertu hau rooftop concert bezala ere ezagutzen da.

Kanta batzuk jo ondoren, poliziak kontzertua ezeztatu egin zuen, eraikineko bezero batzuen kexagatik.

The Beatles taldeko partaideak lau ziren: John Lennon, Paul McCartney, George Harrison eta Ringo Starr.

Hemen duzue kontzertu horretako abesti ezagun bat, Get back: