Etiqueta: EFEMERIDE MUSIKALAK
-
Ekainak 8: Tomaso Albinoni
Egilea: Ane Tuñez
Tomaso Albinoni, Venezian jaio zen 1671ko ekainaren 8an, beraz barroko aroko musikagilea izan zen. 1705ean eskondu zen. Ez zuen elizan edo kortean lan egiteko premiarik, eta horrek bere garaiko desberdinena egin zuen.
1722an Maximiliano II Manuel de Bavierak bere kontzertuetako 2 opera zuzentzea eskaini zion Munichen.
Nahiz eta bere sasoian opera konpositore famatua izan, gaur egun bere musika instrumentalagatik da ezaguna.

-
Ekainak 7: Eric Kretz
Egilea: Mikel Romon
Eric Kretz 1966-ko ekainak 7 an jaio zan. Musikari estatubatuarra, Stone Temple Pilots taldeko kidea izan zan, baita Talk Show eta Spiralarmas-ekoa ere.
Ez eban parte hartu taldeko abesti askoren konposizioetan, ospetsuenak Plush eta Trippin’ on a Hole in a Paper Heart izanik.
Gaur egun, Los Angelesen dagozan “Bomb Shelter” estudioetako jabea da.

-
Ekainak 6: Aram Jachaturián
Egilea: Eider Renteria
Aram 1903-ko ekainaren 6-an jaio zan Georgian eta 1978-ko maiatzaren 1-ean hil zan Moskun. Bera armeniar musikagile eta pedagogoa izan zen. Moskuko Guessin Musika Eskolan egin zituen ikasketak eta gero konposizio-irakasle izan zen urte batzuetan. 1950-ean orkestra zuzendaritzan aritu zen Errusian.
Honeek dira berak irabazitako sari garrantzitsuenetariko batzuk: “Stalin saria”, “URSSeko Estanbul saria”, “Lenin saria”……


