Urtarrilak 18: José Luis Perales

José Luis Perales, kantautore eta konpositore espainiarra, Cuencan jaio zan 1945eko urtarrilaren 18an.

Balada eta pop latino estiloak lantzen dauz, kitarra eta bere ahotsaren laguntzaz baliatuz.

50 miloi diska baino gehiago saldu dauz mundu osoan. Lehen urrezko diska 1974. urtean Argentinan lortu eban, “Celos de mi guitarra”-gaz. Geroztik urrezko eta platinozko 100 diska baino gehiago irabazi dauz.

Cría cuervos filmarako idatzi eban “Por qué te vas” abestia, eta Jeanette abeslariak ezagutarazi ebana, hainbat artistek bertsionatu dabe Frantzian, Alemanian, Ingalaterran eta Japonen, esaterako. Abesti honek, Alemanian eta Austrian bakarrik 6 miloi kopi baino gehiago saldu ebazan.

Peralesek beste artista askorentzat konposatu dau, adibidez: Isabel Pantoja, Raphael, Miguel Bosé, Mocedades, Julio Iglesias, Rocío Jurado, Jeanette, Paloma San Basilio, Rosa López, …besteak beste.


Urtarrilak 17: Michael Kevin Taylor

Michael Kevin Taylor kitarrajole, abeslari eta konpositore ospetsua, 1949ko urtarrilaren 17an Welwyn Garden Cityn, (Inglaterra), jaio zen.

Bere karrera musikala 15 urte zituela “The Juniors” izeneko blues rock estiloko talde baten hasi zuen, kitarrajole modura. 18 urte bete zituenerako, “John Mayall & The Bluesbreakers” taldearekin hainbat album grabatuta zituen (kitarrajole modura) eta 1969an “The Rolling Stones” taldean sartu zen. Bertan, ospe handia lortu zuen urte gitxitan, baina ez zuen asko iraundu. Izan ere, 1975ean taldea utzi zuen. Hala ere, 1981ean taldeak egindako ipar Amerikako biran parte hartu zuen.
Bira honen ostean kitarrarekin jarraitu zuen eta abestiak konposatzeari eta abesteari ekin zion.

Gaur egun, bi alditan ezkondu eta gero, alaba bi ditu eta Suffolken (Ingalaterra) bizi da.

Hemen duzue 2009an berak Munichen emandako kontzertu bat:


Urtarrilak 14: Joaquin Turina

Joaquin Turina, konpositore espainiarra, Sevillan jaio zan 1882ko abenduaren 9an, eta Madrilen hil zan 1949ko urtarrilaren 14ean.

Txikitarik hasi zan musika ikasten eta lehen piano ekitaldia 1897an eskeini eban. 1905. urtean Parisera joan zan, piano ikasketak sakontzera.

Munduko lehen gerra hasi zanean Madrilera joan zan bizitzera, musiko gisa hainbat arrakasta lortuz.

Turina pianojole profesionala, konpositorea, orkestra zuzendaria, konposizio irakaslea, kritiko musikala, pedagogoa, hizlaria, idazlea,…izan zan.

Hainbat obra konposatu ebazan, genero ezbardinak landuz: zarzuela, okestrarako musika, pianorako, kitarrarako, abesteko,…


Urtarrilak 12: Ruth Brown

Ruth Brown 1928. urteko urtarrilak 12an, Portsmouth, Virginian, jaiotako abeslari estatubatuarra izan zen.

1957. urtean rhythm and blues estiloa sarrarazi eban musika munduan abesti ugariren bitartez, Atlantic Records diskografikaren izenean.

70. eta 80. hamarkadetan berragertu zen maila altura helduz, eta bere izena erabili eban musikarien eskubideak babesteko asmoz.

Grammy eta Tony sariak irabazi ebazan Broadway-en egin eban agerraldiei esker.

2006ko azaroaren 17an hil zan.


Urtarrilak 10: Frank Sinatra Jr.

Franklin Wayne Emmanuel Sinatra da bere benetako izena.

Musikalari hau 1944ko urtarrilaren 10 ean jaio zen Jersey Cityn (New Jersey).

Abeslari estatuamerikarra hau orkestrako zuzendaria da ere.

Frank bahitua izan zen 1963ko abenduaren 8an eta bi egun beranduago libre utzi zuten, bere aitak, Frank Sinatra ospetsuak,  240.000 dolar ordaindu ondoren. Denborarekin bahitzaileak harrapatuak izan ziran.

1989an Sinatrak “cameo” bat egin zuen bokalista moduan WAS musika taldearekin,”Wedding vows in Vegas” abestuz.