Urtarrilak 7: Nicanor Zabaleta

Nicanor Zabaleta Donostian jaio zan 1907ko urtarrilaren 7an, eta San Juan de Puerto Ricon hil zan 1993ko martxoaren 31ean.

Musikari eta harpista ospetsua, zazpi urtegaz hasi zan instrumentu honegaz, teknika miresgarria lortuz.

Gaztaroan Madrilgo kontserbatorioan ikasten hasi zan, eta 1925ean Parisera joan zan, ikasketak jarraitzera. Urte bete beranduago lehen kontzertua eskeini eban Parisen. 1934ean Estatu Batuetan estreinatu zan.

Harpa eskolak emon ebazan Sienako kontserbatorioan.

XVIII. mendeko musikan espezializatu zan, Europa guztian zehar hainbat kontzertu eskeiniz eta arrakasta handia lortuz.

Hiru miloi diska inguru saldu ebazan bere ibilbide musikalan.

 Bere azken kontzertua Madrilen emon eban, 1992an.


Urtarrilak 4: Giovanni Battista Pergolesi

Giovanni Battista Pergolesi, Barroko sasoiko konpositore, biolinjole eta organista italiarra, 1710eko urtarrilaren 4ean jaio zan, eta 1736ko martxoaren 16an hil zan, hogeita sei urtegaz.

Napoleseko gorte inguruan eman ebazan bere bizitzako urte gehienak, aristokraten zerbitzuan.

Opera italiarren konpositore moduan ospe handia lortu eban, Italian eta atzerrian ere, Napoleseko eskolan eragin handikoa izanik.

Pergolesiren obrarik arrakastatsuena “La serva padrona” da, 45 minutu irauten dauan atal biko opera bufa.

Kontzertuak, sonatak eta musika sakroa ere idatzi eban, “Stabat Mater” ezegunena izanik.


Urtarrilak 2:Domenico Zipoli

Domenico Zipoli, 1688 ko urriaren 17 an jaio zan Praton (Italia), eta Cordovan (Argentina) hil zan 1726 ko urtarrilaren 2 an.

Barroko sasoiko konpositore italiarra izan zen eta Europako konpositorerik famatuenetariko bat izatera heldu zan.

1707. urtetik aurrera Florentzian ikasi zuen, Giovanni Maria Casinirekin ziur aski, eta ondoren Napoles, Bolonia, eta Erromara joan zen  ikasketak jarraitzera.

1716an Hegoamerikara joan zan, apaizteko asmoagaz, eta filosofia eta teologia ikasi ebazan.

1726an infekzio ezezagun baten ondorioz hil egin zan.


Urtarrilak 1: ABBA taldearen azken kontzertua

1982ko urtarrilaren 1ean, ABBA pop talde suediarrak bere azken zuzeneko kontzertua eskeini eban Estokolmon.

Beranduago taldearen banaketa gertatu zan.

ABBA 70. hamarkadako pop talde arrakastatsuenetarikoa izan da, mundu osoan oso ezaguna izanik.

Bi bikotez osotuta zegoen: : Benny Andersson eta Anni-Frid Lyngstad alde batetik eta Björn Ulvaeus eta Agnetha Fältskog bestetik.

Bikote bien banaketak zerikusi handia izan ebien taldearen desagertzeaz.

Hamar urte iraundu eban talde honek hainbat abesti arrakastatsu utzi deuskuz: Chiquitita, Mamma Mia, Dancing Queen, Waterloo, S.O.S., Fernando, …besteak beste.


Abenduak 31: Ricky Nelson

Ricky nelson 1940eko maiatzaren 8an jaio zan eta 1985eko abenduaren 31ean hil zen.

Nueva Jersey-eko Teaneck izeneko herri batean jaio zen.

Bere familiarekin irrati eta telebistako programa bat egin eban.

Baina bera, rock and roll abeslaria eta aktore famatua izan zen, Estatu Batuetako gazteriaren idolo bihurtuz.

Bere ibilbide musikala ” I’m Walkin’ ” abestiagaz hasi eban