Etiqueta: EFEMERIDE MUSIKALAK
-
Abenduak 20: Brittany Murphy
Bere etxean hil zan, batzuek diote drogetan sartunda egoela eta beste batzuek ezetz, oraindik ez dakite ondo zer gertatu zen.

-
Abenduak 19: Karel Svoboda
Egilea: Maialen Gorordo
Karel Svoboda, 1938 ko abenduaren 19an Pragan jaiotako, eta 2007 ko urtarrilaren 28an Ibidemen hildako musika Txekiarra konposatzen eban konpositorea zan. Mefisto rock taldearen kide bilakatu zan 1963an, eta bere eginkizuna pianoa jotzea zan.
Beranduago, Pragako Linterna Magiko antzerkirako musikea konposatu eban, hainbat abeslarirentzat. Osotasunean, 80 abesti baino gehiago konposatu izan dauz.
Telesail askorentzat partiturak idatzi ebazan 1970 eko hamarkadan. Telesail horien adibide batzuk, Vicky bikingoa, Maya erlea eta Nils Holgersson-en bidaia dira.
Svobodak ia 90 filma eta telesailen partiturak idatzi ebazan.

-
Abenduak 18: Augusta Holmes
Egilea: Naia Gonzalez
Augusta Mary Anne Holmes 1847ko abenduaren 18 an jaio zan eta 1903ko ekainaren 28an hil zan. Bere gurasoak irlandarrak ziran. Pianoaren ume prodigio izan zan, 4 urterekin kontzertuak ematen hasi zalako. Gainera bere kontzertuak sentimenduz beterik ematen ebazan eta hori gutxi balitz, Henri Lambert, Hiyancinthe Klose eta Cesar Franck-en ikasle gogokoena izan zan.
Bere obren letra eta musika idazten ebazan.
Honek dira bere obra ezagunenak: Hero eta Leandro,Astarte, La montaña negra… edo A Trianon izenekoak.

-
Abenduak 16: Lee Biran
Egilea: Leire Etxebarria
Lee Biran, 1989ko abenduak 16an Israelen jaio zan, eta gaur 24 urte betetzen dauz aktore, konpositore eta abeslari honek.Bigarren zikloko ikastetxe batean ikasi zuen musika, eta ikastetxe hori Rollos hirian kokaturik dago.
2007an bere lehen diska grabatu zuen, ingelesezko zortzi abestirekin. 2008an “Kochav Nolad 6″ lehiaketara aurkeztu eta bigarren gelditu zan. 2010ean “Una Noche de Locura Festigal” filma protagonizatu eta oso famatu egin zen hori dala eta. Azkenik, 2011ean Speed Kid, interneteko karreratako onenaren papera interpretatu eban “Festigal 2011ko Game On”en, eta hortik aurrera ez dakigu berari buruz ezer gehiago.
Hemen dozue bere abesti famatuenetariko bat, “Anything You Want To”

-
Abenduak 14: Vanessa Hudgens
Egilea: Lorena Cortijo
1988ko abenduaren 14ean, Vanessa Hudgens, abeslari eta aktore estatubatuarra jaio zan Sacramenton, California. Gaur egun, 24 urte ditu.Vanessa txikitatik hasi zan antzerkiaren munduan, bere herriko antzerkietan agertu zan, adibidez, Carousel, Cinderella… Urte batzuk geroago, jadanik hasi zan show-ak eta telebista saioetan agertzen. Horren ondorioz, bera eta bere familia Los Angelesera joan zan bizitzera eta bertan, aktore moduan hazi zan lan egiten 15 urtegaz.
Nahiz eta beste lan batzuetan aritu arinago, High School Musical filma musikalean agertu zalako da ezaguna. Bere papera Gabriella Montez neskatoa interpretatzea zan, non Troy Bolton (Zac Efron, bere mutilaguna zana bizi errealean) saskibaloiko jokalaria ezagutzen dau eta berataz maitemintzen da.
Esan dogu, abeslaria dala. Izan ere, bi diska ditu argitaraturik: V (2006) eta Identified (2008). Baina ez dira oso ezagunak bere abestiak, famatuenak musikalekoak bait dira.

