Archivo de la etiqueta: EFEMERIDE MUSIKALAK
Egilea: Janire Blanco
Frank Sinatra, 1915eko abenduaren 12an jaio zen Hoboken, eta 1998ko maiatzaren 14ean Los Angelesen hil zan. Estatu Batuetako aktore eta abeslaria izan zen.
Frank Sinatrak hiru Oscar bi irabazi zituen bere bizitzan.
Bere ibilbide musikalak hiru etapa ezagutu zituen:
Lehenengo etapa, 40. urtean hasi zan. Bere bilakaera, orkestratan abestetik bakarka abestera pasatu zan.
Bigarren etapa, 50. urtean hasi zen. Sinatraren musika modernoagotu egin zen garai hartan.
Azkenik, hirugarren etapan, Capitoletik irten zan diskografika baten lan egiteko.
“La Voz” ezizenagaz ezagutzen da mundu guztian.
Orain Frank Sinatraren abestietako bat daukazue hemen:
Egilea: Maitane Begoña
Hector Berlioz, 1803ko abenduaren 11an jaio zan eta 1869ko martxoaren 8an hil zan.
Erromantizismo sasoiko musikalari frantziarra zen, oso famatua. Bere lanik ezagunena Sinfonia fantastikoa da, 1830 urtean estreinatuta.
Bere aita mediku ateoa zen, eta bere semea medikua izatea gura eban, horregaitik Parisera bidali eban medikuntza ikastera. Baina Hectorrek ez eban gura medikuntza ikasi eta alde batera utzi eban.
Pariseko kontserbatorioan konposizioa eta opera ikasi eban. Erroman bi urte opera ikasi eta gero, Parisera itzuli zen.
Beethovenek eragin handia izan zuen Hectorren lanetan, Frantzian garai horretan ezezaguna izan arren.
Egilea: Alejandra De Pablo
Manuel María Ponce Cuéllar (Fresnillo, Zacatecas, 1882-12-08 – Mexiko Hiria, 1948-04-24) Mexikoko musikagilea izan zen.
Mexikon, Berlinen eta Bolonian egin zituen musika-ikasketak. Mexiko hiriko Kontserbatorio Nazionaleko irakaslea izan zen (1909-1915 eta 1917-1922), eta 1934-1935 urteetan, kontserbatorio horretako zuzendari.
Mexikar kutsuko erritmoz eta harmoniaz betetako musika-lanak idatzi zituen: pianorako kontzertu bat, eta Estrellita eta La pajarera kantuak, adibidez.
Iturria: Wikipedia