Etiqueta: EFEMERIDE MUSIKALAK
-
Abenduak 3: Franz Josef Degenhardt
Egilea: Maialen Jimenez
Franz Josef Degenhardt (Alemanian jaio zan, 1931ko abenduaren 3an, eta Alemanian bertan hil, 2011ko azaroaren 14an) alemaniar idazle eta musikagile izan zan.1971. urtera arte Alemaniako Alderdi Sozialistako kide izan zen, eta 1978an Alderdi komunistako kide egin zen. Gero Quickbornera joan zen bizitzera, Hanburgotik gertu, eta literaturan buru-belarri murgildu zan.
Lehen diskoen bidez, burgesiaren aurkako balada abeslari gisa ezagutarazi zuen bere burua. 1986an eta 1988an Hego-mendebaldeko Irratiko abeslari onenaren saria jaso zuen.
(Iturria: Wikipedia)
Hona hemen bere kantu bat:

-
Abenduak 2: Maria Callas
Egilea: Naia Iriarte
María Callas, edo Cecilia Sophia Anna Maria Kalogeropoulou , New Yorken jaio zan 1923ko abenduaren 2an, eta Parisen hil zan 1977ko irailaren 16an.XX. mendeko opera-kantari ospetsuenetariko bat izan zan. Gurasoak greziarrak ziren, baina 1923an Estatu Batuetara joan ziren bere bizitza bertan igarotzeko gogoz.
Musika ikasketak bukatu eta gero , 1947an ,opera abesten hasi zen. Lan egiten eban; Parisen, Chicagon, Milanen, eta oso abeslari famatuekin lan egin zuen, adibidez di Stefano, eta Kraus-ekin, gaztea zenean.
1974an, Maria Callasek azken emanaldia eman zuen eta erretiroa hartu zuen.

-
Abenduak 1: Brad Delson
Egilea: Pablo Gurumeta
Bradford Phillip Delson 1977.urteko abenduaren 1ean jaio zan Agoura, Kalifornian.Gaur egun Linkin Park musika taldeko gitarrista da.
Bere ibilbide guztian talde askotan jo izan dau, baina nabarmenena Bob Bourdon baterilariarekin bizitakoa izan zan.
“Relative Degree” izeneko kontzertua egin ondoren taldea desagertu egin zan.
1995. urtean Bourdon, Shinoda eta beste batzuekaz Linkin Park taldea sortu eban, hasiera baten beste izen bategaz.
1999. urtean, graduatu zenean, ikasketak utzi zituan eta bere taldearekin jarraitu zuen, gaur arte.
Euren lehenengo lana 2000. urtean estrenatu zan, Hybrid Theory izenekoa, eta 2007 urtean euren hirugarren albuma atera zuten. Horretarako, euren musika estiloa alde batera utzi behar zuten eta beste modu batera jo.

-
Azaroak 30: The Wall
1979ko azaroaren 30ean, Pink Floid rock taldeak “The wall” izeneko albuma kaleratu eban, taldearen hoberenetarikoa.Abesti guztiak Roger Waters taldeko baxuak konposatu ebazan.
“The Wall” rock opera erraldoitzat jo daiteke, 81 minutu irauten dau eta bi diskatan bananduta dago.
Album honetan Pink izeneko fikziozko rock izar baten bizia kontatzen da, Watersen bizipenetan oinarrituta, trauma ezbardinak azalduz.
Another brick in the wall bilduma honetako abestirik ospetsuenetarikoa dogu.
1982an, eta diskoan oinarrituta, izen bereko filma esreinatu zan.

