Etiqueta: EFEMERIDE MUSIKALAK
-
Azaroak 18: Carl Maria von Weber
Honek hainbat opera konposatu ebazan, Der Macht der Liebe, Silvana, Abu Hassan, Oberon…denak alemanez. Horreez gain, bi sinfoni ere konposatu ebazan, biak Do tonalitatean.

-
Azaroak 17: August Wilhelm Ambros
Egilea: Ane Tuñez
August Wilhelm Ambros 1817ko azaroak 17an jaiotako konpositore eta musika historiatzaile tzekiarra izan zen. Bere osaba, Raphael Georg Kiesewetter, musikologoa izan zen.
Konpositore bezala ez zen oso famatu egin, baina musika historiatzaile eta musikologo oso ospetsua izan zen.
Hasiera batean, abokatua izateko ikasi eban, baina bere aizialdia musikari ematen zion.
1850. urtetik aurrera musika kritikari modura lan egin zuen, eta hor hasi zen bere ibilbide musikala.
1862.urtean bere lan garrantzitsuena idatzi zuen, Geschichte der Musik (musikaren historia). Lan hau 6 liburuz osatuta zegoen.
Lan honen bilakaera Otto Kade eta Wilhelm Langhans-ek jarraitu zuten, August 1876ko ekainak 28an hil zelako.

-
Azaroak 16: Rodolphe Kreutzer
Egilea: Mikel Romón
Rodolphe Kreutzer 1766ko azaroak 16an jaio zan Versaillesen, eta 1831ko urtarrilak 6an hil zan Ginebran.Biolinista, maisu, konpositore eta orkestra zuzendari frantziarra izan zan.
Bere aitak, musikari alemaniarra eta Versailleseko Kapera errealeko biolinjolea, biolina jotzen irakatsi eutson.
13 urterekin berak idatzitako kontzertu bat interpretatu eban eta Alemania eta Italiara joan zan kontzertu batzuk eskeintzera.
Leku garrantzitsu askotan lan egin eban,eta bere sasoiko biolinjole onenetarikotzat hartzen da.
Beste biolinjole bigaz Frantziako biolin eskola sortu eban.
40 opera inguru, 19 biolin kontzertu, 3 sinfonia eta biolin eta baxuarentzat sonatak idatzi ebazan, besteak beste.

-
Azaroak 15: Anni-Frid Lyngstad
Egilea: Eider Renteria
Anni-Frid Lyngstad 1945eko azaroaren 15ean jaio zan Norbegian.Disney-ko disko baten parte hartu zuen, Edurnezuri eta zazpi ipotxen ipuineko abesti bat interpretatuz.
Bere lehen albuma 1971an grabatu zuen.
Abeslari suediar honek, nahiz eta bakarlari moduan hainbat diska kaleratu, ABBA talde ezagunagaz lortu zuen benetako arrakasta.
Frida bezala ezagutua, Suediako noblezian sartu zan, printze bategaz ezkondu ondoren.

-
Azaroak 14: Edyta Górniak
Egilea: Jon Pino
Edyta Górniak (Ziębice, 1972ko azaroak 14), abeslaria poloniarra da eta gainera ezaguna.”Musical metro” telebista programaren bidez hasi zen bere ibilbide artistikoa.
Lau urte geroago, Baltico-ko jaialdian parte hartu eban eta hirugarren postuan gelditu zan.
1994ean, Eurovisionera aurkeztu zen lehenengoko poloniarra izan zen. Hortxe bertan bigarren postuan geratu zen, “To Nie Ja” baladarekin.
Gero, 2001ean, TVE-k sari bat emon eutson,90 hamarkadako Eurovisioneko ahots politenari.

