Azaroak 8: Nina Miranda

Egilea: Aitor Gofinondo

nmirandaNina 1925ko azaroaren 8an jaio zen Montevideon, eta 2012ko urtarrilaren 1ean hil zan Buenos Airesen.

Nina Miranda ez zen bere izen erreala, Nelly Maria Hunter baizik.

Nina tango abeslari eta konpositore uruguayarra izan zen.

Txikitarik gustokoa zuen abestea, eta lehiaketa bat irabazi ostean, irratian abesten hasi zen.

1942an CX36 Radio Centenario-ko lehiaketa irabazi zuen eta 3 hilabeteko kontratua lortu zuen.

Gero “Las Golondrinas” nesken orkestan kantatzea onartu eban, hainbat ekitaldi emonez.

Geroztik, Donato Raciatti orkestrarekin ekin zuen abeslari modura.

Hau da bere abestietako bat, Donato Raciatti  orkestrarekin:

 


Azaroak 6: Ray Coniff

Ray Coniff musikaria, orkestra zuzendaria, moldatzailea eta tronbonista estatubatuarra, Massachusetts-en jaio zan 1916ko azaroaren 6an eta Kalifornian hil zan 2002ko urriaren 12an.

Berak sortutako orkestrari koruak gehitzeagatik oso ezaguna egin zan.

Bere gurasoekaz ikasi eban; aita tronbonista zan eta ama pianojolea.

s Wonderful” albumagaz estreinatu zan 1956. urtean,T he Ray Conniff Orchestra and Singers aurkeztuz eta ospe handia lortuz.

Baina benetako fama 1960an heldu jakon, zuzendari eta moldatzaile moduan. Geroztik bere ibilbide musikala goruntz joan zan, 100 album baino gehiago grabatuz eta 70 miloi diska baino gehiago salduz.


Azaroak 5: MMLP2 (Eminem)

Egilea: Lorena Cortijo

eminem_mmlp2Azaroaren 5ean, Eminem raperoak bere diska barria, “MMLP2”,  jarriko dau salgai. Horrela esan zuen bere agerraldian MTV Video Music Awards-en.

Eminem, Marshall Bruce Mathers, 1972ko urriaren 17an Detroit-en, Estatu Batuetan, jaiotako rap abeslaria da. Gaur egungo musika lantzen dau, eta rap abestuz gain, kantautorea, ekoizle diskografikoa, ekoizle exekutiboa, idazlea eta aktorea ere da.

Estatu Batuetan dauden rap abeslarietatik, gitxi dira azal zuridunak, eta gurea, Eminen, gitxi haietariko bat da.

Rap munduko beste artista batzuekin egin du lan, adibidez, 50 Cent eta Snoop Dogg (gaur egun Snoop Lion du izena).

Bere abestirik famatuenak “Lose Yourself” du izena. Kanta honek abesti original onenaren Oscar saria irabazi eban. Gainera “8 Millas” pelikulako soinu banda da eta 2 Grammy sari ere eskuratu ebazan.


Azaroak 4: Rosario Flores

Egilea: Ainhoa Castrillo

rosarioRosario González Flores 1963-ko Azaroaren 4-an Madrilen jaio zan abeslari bat da. Abeslaria izateaz gain, abesti batzuk konposatu eta aktore lanetan aritu da.

Gaur egun Rosarioren abestiak oso ezagunak ohi dira. Horrez gain, mota ezberdinetako abestiak abesten dauz, pop rock, rumba eta flandestar abestiak, hain zuzen ere.

Abeslari hau Espaina mailan oso ezaguna da. Baita bi Grammy lortu dauz. Orain lehiaketa baten epaile bezala parte hartzen dau.

Bere abestietako bat, nahiko ezaguna, “A mi me suena el run run” izenez ezagutzen dogu.


Azaroak 3: Tim Mcllrath

Egilea: Janire Blanco

Tim+McIlrathTim Mcllrath, 1979ko azaroaren 3an jaio zen Arlington Heightsen.

 Rise Againts punk-rock talde estatubatuarreko gitarrista eta abeslari ezagun hau, Chicagon bizi da gaur egun.

Bere abestirik ospetsuena “Couldn’t find this” da.

Snowboard taula erostera zihoanean, gitarra denda batean sartu zen, Gibson SG 1984 bategaz maitemindu zen eta 425 dolargatik erosi zuen. Momentu hortan konturatu zen musikagile moduan jarraitu nahi zuela bere bizitza guztia.

Hemen duzue bere abestietariko bat: