Urriak 27: Niccolò Paganini

Egilea: Maialen Jimenez

Niccol+PaganiniNiccolò Paganini  Genova, Italian jaio zan,1782ko urriaren27an, eta Niza, Sardiniako Erresuman hil zan 1840ko matxoaren 27an.

Biolin-jotzaile, biola-jotzaile, gitarra-jotzaile eta musikagilea izan zan.

Txikitatik hasi zen biolinerako idazten eta kontzertuak ematen.

Bere lan  aipagarrienak honeek dira: 24 Capricci, 6 biolin kontzertu, 12 sonata biolin eta gitarrarako, 6 kuarteto biolin, biola, txelo eta gitarrarako, eta bariazioak.


Urriak 26: Arthur Friedheim

Egilea: Naia Iriarte

friedheimArthur Friedheim, piano jole famatua, orkestra zuzendaria eta konpositore errusiarra zen.1859ko urriaren 26an jaio zan San Petesburgon, eta 1932ko urriaren 19an hil zan Nueva York-en.

Franz Liszt-en ikasle onenetariko bat izan zan.

Frederic Chopin-en obrak editatu zituen. Lan batzuk ere konposatu zituen, baina euretariko asko ez ziren argituratu eta manuskrito gehienak galdu egin dira argitaratu baino lehen.

“Ponpeiako azken egunak”, “Alejandro eta Tais eta Die Tanzerin” dira bere obra batzuk, baina beste asko egin ditu.


Urriak 25: Midori Goto

Egilea: Pablo Gurumeta

midori gotoMidori goto, Japoniako Osaka herrian jaio zan 1971. urtean eta gaur egun oraindik bizirik dago.

Biolinjole  Japoniamerikarra da eta bere abesti gehienak, hau da, jotzen dituenak klasikoak dira. Oso gutxitan jo dau abesti modernoren bat.

1992. urtean, bere ibilbidearen erdialdetik eta bere lagunekin, “Midori eta Lagunak” izeneko erakunde bat sortu zuen ume txiroei musika irakasteko, eta Midori, zuzendariaz gain, andereño oso errespetatua izan zen.

1993. urtean, Suntory-ko musika txapelketa irabazi zuen, baina arazo pertsonalegaitik musika utzi zuen psikologi masterra ateratzeko.

Gaur egun Midori biolina jotzen ari da oraindik, baina afizio moduan bakarrik.


Urriak 24: Rafael Hernandez Marín

Egilea: Maialen Garcia

rafael hernandezRafael Hernandez Marín, 1891ko urriak 24an jaio zan Aguadillan, Puerto Rico, eta 1965eko abenduaren 11ean hil zan, San Juanen, Puerto Rico.

Mundu osoan zehar ezagutua izan zen konpositore honek, bere balada eta abestiengatik lortu zuen ospea gehienbat .

Rafaelek korneta, biolina, tronboia, bonbardinoa, gitarra eta pianoa jotzen zituen.

Hemen dozue bere abesti  bat:


Urriak 23: Dianne Reeves

Egilea: Haizea Etxebarria

DianneDianne Reeves, gaurko egunean jaio zen Estatu Batuetan 1956. urtean, zehazki Detroit izeneko herri baten, eta jazzeko abeslari oso ospetzua da, hobeenetarikoa.

1978 eta 1980 urte bitarteetan, harreman artistikoa hasten dau Billy Childsekin, bere bizitzako eperik garrantzitsuena garatuz.

Bere bizitzan zehar, lau Grammy sari jaso ditu, jazzeko ahozko interpretazo hoberenagaitik.