Etiqueta: EFEMERIDE MUSIKALAK

  • Urriak 22: Elizabeth Connell

    Egilea: Maider Erauzkin

    Elizabeth ConnellElizabeth Connell, 1946-ko urriaren 22-an jaio zen Port Elizabeth-en eta Londresen hil zan 2012-ko otsailaren 18-an.

    Hegoafrikako soprano bat izan zan. Londresen egin ebazan bere ikasketak. Lehenengoz, mezzosopranoa ikasten hasi zan Wexford-en 1972-an.

    Bere lehenengoko operea, 1973-an kantatu eban, Sidney-ko operaren inagurazioan, hain zuzen ere, eta horrela beste hainbat operatan kantatzen hasi zan, denborarekin.

    1983-an, sopranoa izatea lortuz batera, rolak egitea ere lortu eban; Crysotemis, Elettra, Fidelio, Norma, Elsa, Ortrud, Brangania… eta horreen artean askoz gehiago ere.

    Bere azken ekitaldia, 2011-ko azaroan izan zan, eta hiru hilabete pasatu ostean hil egin zan gaixotasun handi batekin.


  • Urriak 21: Dizzy Gillespie

    Egilea: Maider Egiluz

    dizzyDizzy Gillespie, gaurko egunean jaio zen Cheraw, Hego Carolinan 1917. urtean eta 1993 urtarrilaren 6an hil zen 76 urterekin.  Tronpeta-jolea izan zen eta Jazzaren munduan ibili zen batik bat.

    Instrumentista moduan, bere lehen urteetan  talde garrantzitsu askorekin lan egin zuen, adibidez: Cab Calloway eta Earl Fatha Hinesekin.

    Geroago, gizon afroamerikar hau, Charlie Parkerrekin batera “bebop” eta jazz modernoaren bultzatzaile nagusia izan zen, eta horregaitik ezagutzen da gaur egun Dizzi Gillespie musikari garrantzitsu moduan.


  • Urriak 20: Snoop Dogg

     

    Calvin Cordozar Broadus Jr. 1971. urteko urriaren 20 an jaio zan, Long Beach (Californian).

    Mundu guztiak ezagutzen du Snoop Dogg izenaren bidez eta raperoa da, baita produktorea eta aktorea ere.

    Hip – hop-eko artistarik arrakastatsuenetariko bat da.

    Institutoan ikasten egon zen bitartean, kokaina jabetzearengatik sei hilabeterako atxilotu eben  kartzela batean.

    Bere ibilbide musikala 1992. urtean hasi zan, kartzelatik urten eta gero. Dr. Dre produktoreak aurkitu eban artista hau eta bere diskoak kaleratzen lagundu eutson. Hortik aurrera album berriak eta filmen soinu – bandak ateratzen hasi zen, ospe handia lortuz.

    Bere album famatuena Death Row Records da eta bere pelikulen soinu bandarik ospetsuenetariko bat Starsky & Hutch izan da.


  • Urriak 18: Baby Bash

    Egilea: Iker Bilbao

    baby bashRonnie Ray Bryant, artistikoki Baby Bash eta Baby Beesh-elez ere ezagutua da.

    1975eko urriaren 18an jaio zen Vallejon, Kalifornia.

    Gizon hau raperoa eta R&B abeslaria da.

    Bere osabak eta amonak irakatsi zioten hainbat musika-genero.

    Ospea  2007an lortu zuen, Jennifer Lopez-egaz dueto bat egin zuenean, THIS BOY’S FIRE  abestuz, Mexikoko Santana gitarrajoleak ere parte harturik.

    Hemen dozue bere diskografia:

    • (2001) Savage Dreams

    • (2002) Get Wiggy

    • (2002) On Tha Cool

    • (2003) Untimate Cartel

    • (2003) The Smokin’ Nephew

    • (2004) Menage a Trois

    • (2004) Smokin Nephew: Screwed & Chopped

    • (2005) Super Saucy

    • (2005) Shadowyze

    • (2007) Cyclone

    • (2010) Baby Bash

     


  • Urriak 17: Santiago Stevenson

    Egilea: Iker Bermeosolo

    SantiaSSantiago Stevenson “El Trovador Evangélico” moduan ezagutua zan .

    Abeslari eta konpositore hau 1928 ko urriaren 17 an jaio zen Panaman, eta 2007 ko ekainaren 3an hil zan .

    Panamako kontserbatorioan kitarra eta tronpeta ikasi ebazan.

    Irakasle, programazio zuzendari eta irrati bateko lokutore moduan egin eban lan.

    1999. urtean urrezko arpa eman  zioten Miamin.

    Santiagoren  lan onenetariko bat  “Mi tierno Jesus” abestia da.