Uztailak 1: Eric Satie

Erik Satie, benetako izenaz Alfred Eric Leslie Satie (Honfleur, Calvados, 1866ko maiatzaren 17a – Paris 1925eko uztailaren 1), musika konpositore eta pianojole frantziarra izan zen.

Estilo sailkaezinekoa zuen, bere garairako aurreratutzat jotzen da, serialismoa eta minimalismoa aldez aurretik iradoki baitzituen, beranduago musika garaikidean ohikoa bihurtuko zen apurketa formal eta tonala hasiz.

40 urte zituela, musika-kontserbatorioan eman zuen izena, hainbat lanbidetan ibili ondoren, besteak beste, kabareteko musikagintzan.

Lana zein bizitza bitxikoa izan zen. Erik Satie bezala sinatu zituen lan gehienak, naiz eta batzuetan Virginie Lebeau ezizena erabili. Obra laburrak egin zituen, batez ere entzulea ez aspertzeko aitzakipean.

Egilea: Aratz Urrutia

Iturria: Wikipedia


Ekainak 28: José Iturbi

Jose Iturbi konpositore, pianojole eta orkestra zuzendari famatu hau 1980ko ekainaren 28an hil zan, larogeita bost urterekin.
Txikitarik izan du musikarekin harreman estua, eta bost urtekin pianoa jotzen hasi zen.

Pianojole bikaina, Bartzelonan eta Parisen ikasi zuen.

1912. urtean Bilbon estreinatu zen, Filarmonika elkarteak kontratatuta, arrakasta handia lortuz.

Europatik lan egin ondoren, 1928an Estatu Batuetara joan zen orkestra zuzendari moduan.

Egilea: Itxaso Elexpuru

Ekainak 27: Guilhermina Suggia

Guilhermina Suggia, biolontzelista portugesa, Oporton jaio zan 1885eko ekainaren 27an, eta Oporton hil zan 1950eko ekainaren 30ean.

Leipzig-en ikasi zuen Julius Klengel-ekin batera . 1907-tik 1913rarte Parisen lan egin zuen Pablo Casals- ekin batera.

1914. urtetik aurrera musikari bezala bere karrerak aurrera pausu itzela eman zuen, Londres eta Portugalen batez ere. Lindisfarne-ko gaztelua bizitatu zuen behin baino gehiagotan non gaur egun bere biolontzeloa aurkitu dezakegu.

Edinburgoko festibalean egin eban bere azken agertaldia.

Egilea: Ibane Elexpuru


Ekainak 26: Elvisen azken kontzertua

1977ko ekainaren 26an Elvis Presleyek bere zuzeneko azken kontzertua eskeini eban, Indianapoliseko Marquet Square Arena-n .

18.000 ikusle hurreratu ziran “Rock erregea”-ren kontzertura, eta honek dana emon eban oholtza gainean.

Fisikoki oso ondo ez egon arren, bere ahots paregabeak liluratuta utzi eban publikoa.

Sei aste beranduago Menphiseko bere etxean, Gracelanden, hilda aurkitu eben.

Hona hemen azken kontzertuko abesti bat:


Ekainak 25: Michael Jackson

Michael Joseph Jackson (Gary, Indiana, AEB, 1958ko abuztuaren 29 – Los Angeles, AEB, 2009ko ekainaren 25) pop-abeslari estatubatuarra izan zen. “Poparen Erregea” ezizenaz ezaguna zen.
Bost urterekin anaiekin batera “The Jackson Brothers” taldea osatu zuen, gerora “The Jackson Five” izango zena.
Bakarlari moduan, ibilbide arrakastatsua eduki du, “Thriller” (1982) diskoa izanda historiako salduena munduan (51 milioi ale), 13 Grammy Sari eskuratuta eta 13 “number-one single” lortuz AEBetan, besteak beste. “Thriller”, “Billie Jean”, “Beat It”, “I Just Can’t Stop Loving You”, “Bad” eta “Black or White” haren abestirik arrakastatsuenen artean daude. Abestiak plazaratzeko bideoak bereziki zaindu zituen, sarri bideogintzako azken teknikak erabiliz, morphing delakoaren efektua kasu.
Rock and Roll Hall of Fame-n bi aldiz sartu zen, “The Jackson 5″ garaian eta bakarlari moduan.
2009ko ekainean bihotzeko baten ondorioz zendu zen.

(Iturria: Wikipedia)