Ekainak 23: Mateo Albéniz

Mateo Albéniz, konpositore eta teoriko espainiarra, Logroñon jaio zan 1755eko azaroaren 21ean, eta Donostian hil zan 1831ko ekainaren 23an.

Logroñon eta Donostian maisu kapera eta organista bezala lan egin eban.

Hainbat obra konposatu ebazan, erlijiosoak gehien bat, eta oso famatuak izan ziran Espainiako iparraldean. Euren artean mezak, bezperak, hilen elizkizunak,… aipatu daikeguz.

Bere lanik ospetsuena “Teklaturako Sonata” da, 1925ean Joaquín Nin-ek argitaratua. Lan honetan Haydn eta Mozarten eragina nabaritzen da.

1802an tratatu bat kaleratu eban “Instrucción metódica, especulativa y práctica para enseñar a cantar y tañer la música moderna y antigua” izenekoa.


Ekainak 21: Manu Chao

Manu Chao, benetako izenez Jose-Manuel Thomas Arthur Chao, Parisen jaio zen, 1961eko ekainaren 21ean.

Musikari hau sortzaile eta abeslaria da , eta jatorriz euskalduna eta galiziarra.

Chaok hizkuntza askotan kantatzen du, kanta berean hizkuntzaz aldatuz askotan: frantsesez, arabieraz, gaztelaniaz, woloferaz, portugesez eta beste zenbaitetan. Egiten dituen musikak eragin asko dituz: rock, chanson frantziarra, saltsa, reggae, ska eta raï argeliarra. Bere letrak maitasuna, gutxiengo sozialak, etorkinak eta normalean mezu ezkertiarrak lantzen ditu.

Beti egon da gizarte mugimenduei lotuta, Mexikoko zapatistekin, okupekin eta Euskal Herriarekin nola ez. Negu Gorriak taldearekin, Mano negra garaian eta Fermin Muguruzarekin oraintsu arte birak egin ditu.

Niri Manuren bizitzak eta karrerak erakarri egin naualez hautatu dut bera.
Hemen behean bere abesti bat duzue ikusteko prest:

Egilea: Ibon Ribera

Ekainak 20: Jacques Offenbach

Jacques Offenbach, konpositore eta biolontxelista alemaniarra, Colonian jaio zan 1819ko ekainaren 20an, eta Parisen hil zan 1880ko urriaren 5ean.

Nahiz eta Alemanian jaio herritartasun frantziarra zeukan.

Opereta modernoaren eta komedia musikalaren sortzailea izan zan, eta XIX. mendeko eragin handienetariko musikagilea da.Biolontxeloa eta biolina ikasi ebazan, eta hamalau urtegaz Pariseko kontserbatoriora joan zan ikasketak sakontzera, Luigi Cherubiniren ikaslea izanik.

Hainbat orkestretan aritu zan biolontxelista bezala.

Bere konposizioen artean aipatzekoak dira operak eta operetak, eta “Hoffmannen ipuinak” izeneko obra.


Ekainak 19: El Fary

Jose Luis Cantero, ezagunagoa El Fary ezizenez, (Madril, 1937ko abuztuaren 20a – 2007ko ekainaren 19a) aktore eta abeslari espainiarra izan zen.
Sei anaiaren artean gazteena, Madrilgo Las Ventas auzora joandako Buenache de Alarconko familia xume batean jaio zen, zezen plazatik gertu. Umetan eskolan maiz egiten zuen piper eta Rafael Farina kopla abeslaria —bere idoloa— imitatzen ematen zuen denbora. Hari hartu zion ezizena.

Arrakasta izan aurretik, lorezain eta taxi gidari moduan ibili zen bere lehen abestiak grabatzeko behar zituen diruak lortzeko. Diskoak grabatu eta editatu ostean, berak saltzen zituen Madrilgo Rastroan. Garai haietan irratiko abeslari lehiaketetan parte hartzen zuen eta herriko festetan ibiltzen zen. 30 urtetik aurrera hasi zen dirua irabazten Kordobara deitu zutenean beste abeslari bat ordezkatzeko. Aurrerago, Antonio Molina legendarioak kontratatu zuen bi hileko bira baterako.

70. hamarkadan kopla gainbehera hasi zen, baina horrek ez zuen El Fary gogogabetu eta hamarkada haren amaieran Espainiako arrakasta zerrendetan sartzen ziren kanta poperoagoak grabatzen zebilen.

Egilea: Mikel Mujika