Archivo de la etiqueta: EFEMERIDE MUSIKALAK
Egilea: Maitane Begoña
1956ko maitzaren 24ean lehenengo Eurobisio lehiaketa egin zen, eta Lys Assia abeslariak irabazi zuen.
Lehenengoko eurobisio festibala, bere herrian izan zen, Lenzburgon, Suitzan eta berak hori saria irabazteko bere bi kanta famatu abestu zituen, batak “Refrain” eukan izena eta besteak “Das altl Karussel”.
Lysa oso ezaguna da mundu guztian baina gehien bat, Alemanian, Austrian eta bere herrian Suitzan, noski. Berak gogoko zituen abestiak abestea maitasunezkoak ziren, oso abesti astiroak eta politak, 50 eta 60 garren urtekoak.
Bere abesti famatuenak honako hauek dira: “Oh Mein Papa””Ein kleiner goldner Ring”, “Refain”,”Das alte Karussell”, “Holland Mädel”, “Jolie Jacqueline”, “L’enfant que j’étais”, “Giorgio”, “C’était ma vie”, eta “All in your head”.
Egilea: Irati Albizu
Federico Sopeña Ibáñez 1917-ko urtarrilaren 25-ean jaio zen Valladoliden, eta 1991-ko maiatzaren 22-an hil zen Madrilen.
Hau, arte historialari, musikologo, filosofo eta museografo espainiarra izan zen.
Bilbon hezitua, estetika eta musikologia irakaslea izan zen Madrilgo kontserbatorioan, non zuzendari ere izan zen.
1958an Espainiako Errege Akademian sartu zen eta, ondoren, General Music komisarioaren kargua eman zioten eta Prado Museoko zuzendari izendatu zuten.
Musika historialari handia, ikertzaile, kritikari eta humanista batez ere, Sopeña egilea zen.
Egilea: Antonela Ropota
1904-ko maiatzak 21-ean jaio zen Thomas Wright Waller izeneko musikari amerikarra. 1943-ko abenduaren 15-ean hil zen.
Gizon hau pianista oso garrantzitsu bat izan zen. Pianoa jotzen bere aitarengandik ikasi zuen. Txiki txikitarik hasi zen pianoa jotzen, bere eskolako orkestran hasi baitzen. Horretaz gain eleizako orkestran ere jotzen zuen domeketan.
Alberta Hunter eta antzeko artistekin jo zuen. Talde batean ere egon zen; Benny Carter, Bill Coleman, Gene Sedric, Rudy Powell eta John Smith izan ziren taldeko partaide.
39 urte zituela hil zen Kansas-en, neumonia bat zela eta.
Egilea: Iraide Ormaza
Dietrich Fischer-Dieskau, 1925ko maiatzaren 28an jaio zan Berlinen, eta 2012ko maiatzaren 20an hil zan. Bera alemaniar opera abeslaria eta baritonoa izan zan. Hermann Weissenbornekin egin zituen kantu ikasketak Berlinen. Horren ondorioz bere lehen kontzertua Friburgon eman zuen 1947an.
Berlingo operan ere abestu zuen 1948. urtean. Bere ahalegin gehienak Alemaniako “liedari” eskaini dizkio, nahiz eta maisutasun handia erakutsi musika barrokoan eta erromantikoan.