Maiatzak 28: Luigi Boccherini

Luigi Boccherini, txelista eta konpositore italiarra, Luccan jaio zan 1743ko otsailaren 19an, eta Madrilen hil zan 1805eko maiatzaren 28an.

Bere aitak kontrabaxua eta txeloa jotzen ebazan eta bere aizpa ballet dantzaria zan.

Luigi txikitarik hasi zan txeloa ikasten, lehenengo irakaslea bere aita izanik.

Ondoren Erromara joan zan ikasketak sakontzera, eta Palestrina eta Allegriren musika ezagutu eban.

1757an Vienara joan zan bere familiagaz, gortean lorturiko lanpostua betetzen.

Lucca, Milan eta Parisen lan egin ondoren Madrilera helu zan,  erreal-kaperako  konpositore eta txelista bezala.

Hasiera baten Madrilen lurperatua izan arren, gaur egun Luccan dago hilobiratuta, baina bere ondorengoak Espainian jarraitzen dabe.


Maiatzak 27: Niccolò Paganini

Niccolò Paganini, biolinjolea, biolajolea, gitarrajolea eta konpositore italiarra, Genovan jaio zan 1782ko urriaren 27an eta Nizan hil zan 1840ko maiatzaren 27an.

Sasoi guztietako biolinjolerik hoberenalez hartzen da, eta bere garaiko birtuosorik handienalez ere bai.

Entzumen absolutua eta entonazio perfektua zeukan. Horrez gain,  arkuaren teknika adierazgarria eta pizzicato eta staccato teknika barriak burutu ebazan.

Bere biolinen artean bost Stradivarius, bi Amati eta Guarnerius bat (bere gogokoena) izan dira.

Laringeko minbiziak eta sifiliak bere biziagaz amaitu eben, baina bere musika eta eragina bizirik irauten dabe oraindik.


Maiatzak 26: Lenny Kravitz

Leonard Albert “Lenny” Kravitz, New Yorken (AEB) jaio zen, 1964ko maiatzaren 26an.

Abeslari , konpositore, multi-instrumentista eta ekoizlea da. Bere retro estiloak, blues, rock, soul, funk elementuak, reggae, hard rock, psikodelia, folk eta balada biltzen ditu.

Ahots nagusia eta laguntzazkoa izateaz gain, sarritan gitarra mota guztiak jotzen ditu, baxua, bateria, teklatua eta perkusioa. Lennyk  lau urtez jarraian (1999 eta 2002 bitartean) irabazi zuen Grammy saria, “Best Male Rock Vocal Performance” izendatuz.

Gaur egun, VH1-eko “Munduko 100 Hard Rock Artista Hoberenen” artean dago, 93. posizioan kokaturik hain zuzen. Hogei milioi diska baino gehiago saldu ditu mundu osoan zehar.

Egilea: Unai Maguregi

Maiatzak 25: Klaus Meine

Klaus Meine, abeslaria eta konpositore alemana, Hannoverren jaio zan 1948ko maiatzaren 25ean.

Hard Rock eta Heavy metal estiloak lantzen dauz.

Scorpions taldeko kidea izateagatik ezagutzen da, baita bere kontratenore ahotsagatik. Abestuz gain, gitarra ere jotzen dau.

1981ean, bira mundial baten ostean, ahotsa galdu eban. Hainbat diagnostiko txar jaso ondoren, Austriako osagile batek sendotu eban, kirofanotik bi aldiz pasata eta ahots entrenamendu luze bat eginda.

Musikaz gain, ongintza askotan parte hartzen dau, Unicef-en esaterako.


Maiatzak 24: Alessandro Cortini

Egilea: Mikel Zautua

cortiniAlessandro Cortini musikagile italiarra da. Ezaguna da  Nine Inch Nails, Estatu Batuetako rock industrial taldeko kide izan zelako. Gaur egun musika elektroniko eta rock alternatiboko Modwheelmood taldearen liderra da. Horain dela gutxi bira bat amaitu du bere bakarko proiektuarekin, blindoldfreak.

Alessandro Cortini 1976ko maiatzaren 25an jaio zan Bolonian, Italia, baina Forli-n pasatu zuen bere haurtzaroa. Cortini Estatu Batuetara joan zan gitarra ikastera. Graduatu zenean gitarra alde batera utzi zuen eta teklatu eta sintetizadoreetan oinarritu zan. 2001etik 2002ra Cortinik The Mayfield Four taldeko gitarrajolez egon zan bira bitartean. Gero Musicians Institute-n irakasten egon zan eta orduan Nine Inch Nailsekin jotzeko aukera aurkeztu zitzaion. Aukera aprobetxatu zuen eta 2005etik 2008ra taldearekin biran egon zan. 2008an taldea utzi zuen proiektu barrien bila hasteko.
Datu interesgarrilez, Cortini-k Muse talde ingelesan parte hartu zuen, Morgan Nicholls ordezkatuz, 2008ko kontzertu batzuetan.