Maiatzak 23: Alicia de Larrocha

Alicia de Larrocha (Bartzelona, 1923ko maiatzaren 23a-Bartzelona, 2009ko irailaren 25a) nazioartean oihartzuna izan zuen espainiar pianista izan zen eta XX. mendeko pianojole hoberenetariko bat, Mozarten obra eta espainiar musika-lanetan batez ere.

Sarien artean 4 Grammy, Ohorezko Legio frantsesa eta 1994ko Arteetako Asturiasko Printzearen Saria jaso zituen. Horrez gain, Granadako Nuestra Señora de las Angustias Arte Ederretako Erreal Akademiako ohorezko akademikidea ere izan zen, B letra ordezkatzen zuelarik.


Maiatzak 22: Richard Wagner

Egilea: Ruben Pereira

WagnerRichard Wagner Leipzig-en jaio zan, Saxonian, 1813. urtean, maiatzaren 22an.

Erromantizismo garaikoa zen eta hiru arlotan egin zuen lan, lehenengoz konpositorea izan zen, gero orkestrako zuzendaria bihurtu zen eta azkenik poesiagilea.

Ehundura konplexuak, armonia aberatsak eta orkestrazioa dira aipatzekoak bere konposizioetan.

Kromatismoaren erabilera eta armoniaren hedadura dira Wagnerrek musikan egindako aurrerapen handienetarikoak. Berari zor diegu ere Leitmotiv-en erabilera (pertsona, leku, ideia, argumentu edo ezaugarrien aldagai melodikoa).

Hainbat opera idatzi zituen, beste lan batzuen artean, eta musikaz gain, libretoagaz eta eszenografiagaz ere bera arduratzen zen.

Azkenik 1883ko otsailaren 13an hil egin zan Venezian, Italia.

(Iturria: Wikipedia)

Maiatzak 21: Maurice André

Maurice André, tronpetari frantziarra, Alès-en jaio zan 1933ko maiatzaren 21ean, eta Urrugnen hil zan 2012ko otsailaren 25ean.

Musikari aipagarria izan da, tronpetaren teknikaren aurrerapenean batez ere, errusiar eta estatubatuar korronteetan oinarriturik.Teknika honeekaz tronpetaren potentzi handiagoa lortzen zan.

Bere ikasleek, estilo hau jarraituz, hainbat eskola sortu ebezan atzerrian, Espainian esaterako.

Azken urteetan, erretiratuta egon arren, seminarioak eta eskola magistralak emoten ebazan, azkenengo bat 2007an Castellón de la Planan emandakoa izanik.

Askorentzat XX. mendeko tronpetari onena izan da.


Maiatzak 20: Robin Gibb

Egilea: Maitane Oar

RobinGibbRobin Gibb, bere benetako izena Robin Hugh Gibb da, 1949 ko abenduaren 22 an jaio zen Islan De Man- en, eta 62 urte zeukala hil zen ,2012 ko maiatzaren 20 an Londresen.

Oso famatua da Bee Gees hirukotean parte hartzeagatik, sasoi guztietako pop talde ezagunenetarikoa.

Robin 1985-en ezkondu zen bere bigarren andrearekin, Dwina.

Historiako konpositore ospetsuenetarikotzat hartzen da, dudarik gabe, bere abestiak 150 mila disko baino gehiago saldu dituelako.


Maiatzak 19: Pete Townshend

Pete Townshend, konpositorea eta eragin handiko rock gitarrajole britaniarra, 1945eko maiatzaren 19an jaio zan Erresuma Batuan.

Gitarraz gain, pianoa, aho-soinua eta mandolina jotzen dauz.

“The Who” rock taldeko gitarrista da.

Bere aita saxofonista zan eta ama abeslaria, beraz musikaz inguratuta zegoen txikitarik.

Hamabi urtegaz bere amumak espainiar gitarra bat oparitu eutson, eta hor hasi zan bere ibilbide musikala.

60. hamarkadaren hasieran  “The Who” taldea sortu eban lagun batzuekaz. Townshend-ek ehun abesti baino gehiago konposatu ebazan talderako.

Bere lorpen handienetarikoen artean “Tommy”  izeneko opera rock konposatzea, feedback erabileraren aitzindaria izatea eta sintetizadorea sartzea rock tresna bezala dira.