Maiatzak 18: Albert Hammond

Albert Hammond, abeslari eta konposagilea, 1944ko maiatzaren 18an Londresen jaio zan, nahiz eta bere familia gibraltarra izan. Horregaitik, Albert jaio bezain laster, bere familia Gibraltarrera itzuli zan eta bertan igaro ebazan hainbat urte.

60. eta 70. hamarkadetako konpositore britaniar famatuenetarikoa da, eta hainbat diska grabatu dauz ingelesez eta gazteleraz, arrakasta handia lortuz.

Hona hemen bere abesti ezagunenetariko bat:  It Never Rains In Southern California


Maiatzak 17: Erik Satie

Egilea: Matxalen Goyenechea

Erik_SatieErik Satie 1866-ko Maiatzaren 17 –an jaio zan Honfleur-en eta 1925-eko Uztailaren 1-ean hil zan Parisen.

Bere izena Alfred Eric Leslie Satie zan .

Konpositore eta pianista frantseza izan zan.

Kabaret generoan landu zuen, beste musika mota batzuez gain.

Bere lehenengo konposizioa 1884-ean izan zan, eta urte hartan bere izena aldatu eban Erik Satie izenera.


Maiatzak 16: La Faraona

Lola Flores 1923ko urtarrilaren 21ean jaio zan Jerez de la Fronteran.

“LA FARAONA” ezizenez ezagutua,  kopla zein flamenko abeslaria izan da.

Antonio Gonzalez “EL PESCAILLA” gitarra jolearekin ezkonduta egon zan. Bere hiru seme-alabek ere abeslariak izan ziren. Gaur egun bere alaba biak bakarrik irauten dute bizirik, eta abesten jarraitzen dute.

Bere abesti ezgunenak, “Ay pena penita pena” eta “La zarzamora” dira. Hau azkana bere hiletan jo zuten, beran aginduz.

1995eko maiatzaren 16an Madrilen hil zen, “Lerele” izeneko bere etxe famatuan, bularreko minbiziaren ondorioz.

Abeslaria ez ezik, aktore eta telebista aurkezlea be izan zen.

Egilea: Kepa Gangoiti

Maiatzak 15: Michael Balfe

Egilea: Laura Etxebarria

michaelbalfeMichael Balfe 1808ko maiatzaren 15ean jaio zen Irlandan eta bertan hil zen , 1870eko azaroaren 20an.

Konpositore irlandarra izan zen.

Bost urte bakarrik zituela, biolina jotzen ikasi zuen eta zazpi urterekin bere lehen “polka” idatzi zuen.

Hamar urte zituela, kontzertuak ematen hasi zen. Gero, Londresera joan zen eta bertan hasi zen bere ibilbidea konpositore moduan.

Hortik aurrera, Michael oso famatua bihurtu zen Inglaterran eta baita Europan ere.

Honeek dira bere lan nagusienak : Catherine Grey, Le puits d’amour, L’Etoile de Séville…


Maiatzak 14: Frank Sinatra

Frank Sinatra abeslari eta aktore estatubatuarra izan zan.

Hoboken(AEB) jaio zan 1915eko abenduaren 12an, eta Los Angelesen hil zan 1998ko maiatzaren 14an. XX.mendeko musikagile garrantzitsuenetariko bat da eta “La voz” ezizena jarri eutsen.

Oso famatua izan zan baina bere urte arrakastatsuenak 1940-1950 bitartean izan ziran.
Bideo honetan, bere alaba Nancy Sinatragaz, “Something stupid” abesten dau; eta agertuten dan emakumea Grace Kelly aktorea da.

Egilea: Nerea Beitia