Archivo de la etiqueta: EFEMERIDE MUSIKALAK
Egilea: Julen Aranburu
Noel Redding 1945 eko abenduaren 25 ean jaio zan eta 2003 ko maiatzaren 11 ean hil zen.
The Jimi Hendrix Experience bandako baxua zen, Hard-Rock gitarrajolea, hain zuzen ere.
Ingalaterran jaio zen. Chas Chandler-egaitik egin zan ospetsua, beran aukeratu zuen taldera sartzeko eta.
9 urte zeukala hasi zen musika munduan, ikastolan biolina jotzen, eta 12 urterekin hasi zen mandolina eta giitarra jotzen.
Bere lehenengo ekitaldiak eskolan eta institutoan eman zituen.Ikasketak alde batera utziz, 17 urterekin lehenengo bira egin zuen, Alemanian eta Eskozian arrakasta oso handia lorturik, eta ospe bikaina lortuz.
Fred Astaire aktorea, abeslaria, koreografoa eta dantzaria, Omahan (Nebraska) jaio zan 1899ko maiatzaren 10ean, eta Los Angelesen (Kalifornia) hil zan 1987ko ekainaren 22an.
Hirurogeita hamasei urte eman ebazan agertokietan, hogeita hamaika film musikaletan agertuz.
Balanchinek eta Nureyevek XX. mendeko dantzaririk hoberenalez hartu eben, eta hainbat artistek alabatu dabe bere lana, esaterako: Michael Jackson, Bob Fosse, Gene Kelly,…
Musikalen munduan eragin handiko dantzaria izan da.
Egilea: Kristina Alegria
Ryosuke Yamada, 1993ko maiatzaren 9an jaiotako aktore, dantzari eta abeslari tokiarra da, hau da Japoniarra. Bi taldetako kidea ere da, Hey! Say! JUMP eta NYC.
Lehen talde honen barruan 2007an sartu zen, Japoniako abeslari lehiaketa bat eta gero. Urte berean “Ultra music power” abestia argitaratu zuten eta lehen postuetara iritsi zen Japonian.
Hiru urte geroago beste taldearekin beste kantu bat argiataratu zuen ” Yuki 100%” izenarekin. Hau ere lehen postuetara iritsi zen.
Oraingo urtean bere lehen lana bakarlari modura argitaratu du, “Mystery Virgin” izenarekin.
Egilea: Ainhoa Renteria
Johannes Brahms, konpositore alemaniarra, Hanburgon jaio zen 1833ko maiatzaren 7an.
Bere aitak kontrabaxua jotzen zuen. Honek irakatsi eutsozan bere lehenengo musika jakinbideak.
Johannes gaztetarik hasi zen piano klaseak ematen, etxeko diru-sartzeetan laguntzeko, eta jatetxeetan, tabernetan, baita burdeletan ere pianoa jotzen zuen. Oso arin nabaritu zen piano-jotzaile bikaina bezela.
Konpositore lanak egiten hasi zenean ez zuen arrakasta handirik izan, ez zuelako bere publikoaren interesa erakarri. 1853ean bira bat hasi zuen musikari famatu batekin. Bere bidaian Franz Liszt eta Robert Schumann ezagutzeko aukera izan zuen.1862an Brahms-ek behin betiko bizilekua aukeratu zuen Vienan, han konposizioari erabatean eskaini zuen bere bizitza.
Ia 30 urte izan ziren obra musikalen konposaketari eskainirik, gaur egun musika klasiko erromantiko lanen funtsezkoak atalak dira, eta Brahmsen bizitzan oso harrera ona izan zituzten, bere garaiean konpositore handienetakoa izanik. Bere arrakasta garrantzitsua “Requiem aleman” batekin lortu zuen, obra koral handi bat.
(Iturria: Wikipedia)