Etiqueta: EFEMERIDE MUSIKALAK

  • Maiatzaren 1: Ray Parker Jr.

    Egilea: Jonan Juarez

    ray parkerRay Erskine Parker Jr., 1954ko maiatzaren 1ean jaio zen Michiganeko Detroit izeneko hiri batean. Konpositore eta musikari (gitarra-jole) amerikarra da.

    Hasieran, Barry White abeslariaren ikaslea izan zen, eta gitarra jotzen agertu zen laburki “Uptown Saturday Night” deituriko film batean, 1974an.

    1978 urtean, Raydio izeneko R&B taldea osatu zuen. Talde hau berak, Vincent Bohnamek, Jerry Knightek eta Arnella Carmichaelek osatzen zuten. Ray-ek beste abeslari eta talde batzuentzat ere  konposatzen zuen,  Stevie Wonder eta The Spinners, esaterako.

    1981 urtean, bakarlari moduan hasi zen, urte berean arrakasta handiena “The Other Woman”-egaz lorturik,  Billboard-eko Hot 100 rankinaren lehena izanez.

    Konpositore hau oso famatua bihurtu zen “Cazafantasmas” izeneko filmaren gai nagusia konposatu zuenean.

    Gaur egun, erretiratuta egon arren, beste artista batzuentzat konposatzen jarraitzen du.


  • Apirilak 30: Luis Livingstone

    Egilea: Irati Isasi

    dr. livingstoneLuis Livingstone Madrilen jaio zen 1964ko apirilaren 30ean.

    Musikaria, aktorea eta konpositorea da.

    1987an bere ibilbide artistikoa hazi zen, “Dr. Livingstone, supongo” taldearekin. Lau diska grabatu dituzte.
    Bere taldearentzataz gain, “Sexo en Nueva York” izeneko telebista saioarentzat eta beste hainbatentzat ere konposatzen du.

    1997an Benidorm-eko XXX. festibaleko finalean parte hartu zuen.

    2005ean Scaramouche-n papera egitea lortu zuen “Scaramouche. Una máscara y una espada” musikalean. Hor hazi ziren bere aktore ibilbidea.

    2009 bakarlari moduan hazi zen musika munduan.

    Aktore bezala, bere bigarren papera prestatu du “Jacoby” izeneko musikal batean.


  • Apirilak 29: Pedro Cruz Mata

    Egilea: Leire Fernandez

    cruz mataPedro Cruz Mata 1906ko apirilaren 29an jaio zen Mexikoko San Miguel de Allenden, Guanajuato, eta 1989ko urriaren 30ean hil zen, Ciudad de Mexicon.

    Tenore mexikarra zen.

    “El ruiseñor de las Américas”, “El tenor continental” eta “El Samurai de la Canción” izenekin ezagutzen zen. Aktorea zelarik film asko egin zituen, danatara 70, eta Zine mexikarraren urrezko sasoian parte hartu zuen. Bere ibilbidean, Amerikako lehendakari eta politikari garrantzitsuen aurrean abestu zuen. Lotan zegoen bitartean hil zen, Ciudad de Mexicon, 83 urte zituelarik.

    Hauek dira bere abesti batzuk:

    El Rey
    1. El Rey #- Cruz de Olvido
    2. 16 Años
    3. Eres Tú
    4. Amor de Mi Vida

    Así Es Mi Tierra
    1. Así es mi Tierra
    2. Soy Puro Mexicano
    3. Allá en el Rancho Grande
    4. La Feria de las Flores
    5. Dos Arbolitos
    6. Cielito Lindo


  • Apirilak 28: Too $hort

    Egilea: Unai Etxebarria

    Too Short 1866ko apirilaren 28 an jaio zen Los Angelesen. Raperoa da eta Oakland-en hasi zuen bere ibilbidea.Too short pimp kultura kaleratzeagatik da ezaguna.
    Los Angeleseko unibertsitate batean ikasi zuen pianoa jotzen eta abesten.

    Hau da bere diskografia:
    1985: Don’t Stop Rappin’
    1986: Raw, Uncut, and X-Rated
    1987: Players
    1987: Born to Mack
    1988: Life Is…Too $hort
    1990: Short Dog’s in the House
    1992: Shorty the Pimp
    1993: Get In Where You Fit In
    1993: Greatest Hits, Vol. 1: The Player Years, 1983-1988
    1995: Cocktails
    1996: Gettin’ It
    1997: Greatest Hits

    Hau da horretariko abesti bat:


  • Apirilak 27: Friedrich von Flotow

    Egilea: Eider Etxebarria

    FlotowFriedrich von Flotow 1812ko apirilak 27an jaio zen Teutendorf izeneko herrian, eta 1883ko urtarrilak 24 ean hil zan Darmstadten.

    Konpositore aleman bat izan zen, bere “Martha” izeneko operagatik ezaguna. Opera hau oso famatua izan zen XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran.

    Pariseko kontserbatorioan ikasi zuen, non han, Daniel Auber, Gioacchino Rossini, Giacomo Meyerbeer, Getano Donizetti, Jacques Halévy, Charles Gounod eta Jacques Offenbach-en eragina izan zuen.

    Bere lehenengo opera 1835. urtean amaitu zuen, baina bere lehenengo arrakasta 1893. urtean izan zen Le naufrage de la Méduse-egaz.

    Urte batzuk ondoren, 1847. urtean, Vienan estrenatu zuen bere lan ezagunena, Martha.

    Guztira, Flotow-ek 29 opera konposatu zituen, italianoz, frantzesez eta ingelesez itzuli direnak,  XX. mendeko lehen urteetan bereziki.