Maiatzak 18: Elvin Jones

Egilea: Maialen Jimenez

ejonesElvin Jones Estatu Batuetako jazz bateria-jotzailea izan zen. Pontiac-en jaio zan 1927 an, eta 2004ko maiatzak 18an hil zan.

 Hainbat taldetan jo ondoren, 1955ean Charlie Mingusen taldean sartu eta New Yorkera joan zan. Han, free jazz estiloari ekin zion.

Geroago, bere taldea sortu zuen, Joe Farrell (saxoa) eta Jimmy Garrison (kontrabaxua)-kin batera.

Jazz modernoak izan duen bateria-jotzailerik ospetsuenetariko bat da. Erritmo-sistema luze eta irekiak erabiltzea izaten eban ezaugarri.


Maiatzak 16: Laura Pausini

Egilea: Pablo Gurumeta

LauraPausiniLaura Pausini abeslari italiarra da, 1974. urteko maiatzaren 16an jaiotakoa.

1993an egin zen famatu San Remoko abesti jaialdiari esker.

Italieraz, gazteleraz, portugesez, ingelesez eta frantsesez abestu du eta oraindik ere hizkuntza horietan abesten jarraitzen du.

Bere balada eta maitasun abestiengatik da batez ere ezaguna, baina beste gai batzuen inguruan ere abestu du, adibidez: pobrezia, arrazakeria eta gerrari buruz.

Abeslari italiar garrantzitsuenetakoa da gaur egun, mundu osoan zehar oso ezagun egin dena, batez ere, Europa eta Latinoamerikan. 15 urteko ibilbidean 45 milioi diska baino gehiago saldu ditu mundu guztian.


Maiatzak 15: Mike Oldfield

Michael Gordon, “Mike” Oldfield, Reading-en (Ingalaterra) jaio zan 1953ko maiatzaren 15ean eta musikari instrumentista-anitz eta konpositore britainiarra da.
Oso gaztea zela hasi zen lanbide honetan, 1967an hain zuzen 14 urte baino ez zituelarik eta oraindik ere lanean dabil.
Bere musika oso landua eta konplexua da, World music estiloan jaio eta New Age, Neofolk, Pop estiloekin nahasten baita.

Arrakasta 1973an Tubular Bells album eta 1983an “Moonlight Shadow” singleei esker lortu zuen.
Bere bizitzan zehar, hiru diskografika ezberdinetan lan egin du: Virgin Recordsen (1973-1991), Warner Musicen (1992-2003) eta Mercury Recordsen (2004-gaur egun).
Hona hemen hain ezagun egin duten kantuetariko bat:


Maiatzak 12: Antonio Vega

Antonio Vega Tallés 2009ko maiatzaren 12an hil zen Majadahondan, 51 urterekin (1957ko abenduaren 12an jaio zen Madrilen). Gitarra eta armonika jotzen zituen (abesteaz gain), pop eta rock generoetan batez ere.

Bere lehengusua zen Nacho García Vegarekin “Nacha Pop” taldea osatu zuen. Musika talde hau espainia osoan oso famatua bihurtu zen, batez ere bere disko batekin eta disko horretako izen berdineko abestiarekin: “La chica de ayer”. Izan ere, abesti hau Rockdelux eta Rolling Stone (espainiako edizioa) albistegiek espainiako pop abestirik garrantzitsuenetariko bat zela esan zuten. El Canto del Loco, Enrique Iglesias, Undershakers, Gigolo Aunts,… taldeek abesti honen bertsioak egin zituzten.


Maiatzak 11: Bob Marley

1981eko maiatzaren 11ean Bob Marley, abeslari eta konpositore jamaikarra, 36 urtegaz hil zan, minbiziaren ondorioz.

The Wailers ska, rocksteady eta reggae taldeko kantari, gitarra jole eta konpositore nagusia izan zan.

Reggae musikari ezagunena da, baita errespetatuena ere, jamaikar musika eta rastafari mugimendua mundu guztian zehar ezagutaraziz.

Bera hil eta hiru urtera argitaratutako abesti bilduma, Legend (1984), gehien saldutako reggae albuma da, AEBtan platino diskoa 10 aldiz eta mundu guztian 20 milioi kopia salduta.