Etiqueta: EFEMERIDE MUSIKALAK

  • Apirilak 10: Kepa Junkera

    Kepa Junkera, musikari euskalduna, Bilbon jaio zan, Errekalde auzoan, 1965eko apirilaren 10ean.

    Trikitixa maisua, hamazazpi diska kaleratu dauz dagoeneko.

    Nahiz eta bere musika euskal tradizioan oinarrituta egon, mugarik ez daukala esan daikegu, hainbat tokitako kolore, usain eta erritmo nahasten dauzalako.

    2004ean Grammy Latino bat irabazi eban, Folk diska onenari, zuzenean grabaturiko “K ” diskagaz.

    Gaur egun, Euskal Herrian dagoen musikorik ospetsuenetarikoa dogu.


  • Apirilak 9: Theobald Böhm

    Teobald Böhm, musikaria, flautista birtuosoa, konpositorea, sortzailea, musika-tresna egilea eta akustika arloan espezialista, Munichen jaio zan 1974ko apirilaren 9an, eta Munichen hil zan 1881eko azaroaren 25ean.

    Zehar txirula eta klarineteagaz lortutako perfekziogatik ezagutzen da eta Böhm flauta gaurko txirula guztien eredua da.

    Böhm-en ekarpen garrantzitsuenak gorputz zilindrikoa eta giltzen sistema izan dira, instrumentua jotzeko era erreztuz eta tesiturea zabalduz.


  • Apirilak 8: Gaetano Donizetti

    Gaetano Donizetti, konpositore italiarra, Bergamon jaio zan 1797ko azaroaren 27an, eta Bergamon hil zan 1848ko apirilaren 8an.

    Hainbat musika molde ezbardin landu arren (musika erlijiosoa, laukoteak, orkestra lanak,…) bere operakaitik da ospetsua.

    Hirurogeita hamabost opera idatzi ebazan hamabi urtetan, L’elisir d’amore, Lucia de Lammermoor eta La Favorita arrakastatsuenak izanik.

    Rossini eta Belliniregaz batera belcanto-ren aitzindaria izan zan eta Italiako opera idazle garrantzitsuenetarikoa ere bai, Verdi agertu arte.


  • Apirilak 7: Let it be

    1970eko apirilaren 7an “Let it be” abestiak  Billboard zerrendako lehen postua lortu eban.

    The Beatles taldearen izen bereko azken diskan agertzen da, “Get back” eta “The Long and Winding Road” abestiekaz batera, besteak beste.

    Paul McArtney-ek konposatutako abestia da, nahiz eta kredituetan Lennon-McArtney lez sinatuta agertu.

    Paulek azaldu eban bere amagaz amets egin ondoren idatzi ebala abestia, nola sasoi hartan tentsio asko zegoen taldekideen artean diska grabaketaren eraginez eta, hori dala eta, bere hildako amagaz amestu ebala mezu hau jasoz:<utzi ezazu egoten> (Let it be).

    Sasoi guztietako abestirik onenetarikoalez hartzen da, mundu guztian oso ospetsua dalarik.


  • Apirilak 6: La, la, la

    1968ko apirilaren 6an, Massiel abeslariak Eurobisio txapelketa irabazi eban “La, la, la” abestiagaz, Londreseko Royal Albert Hall-en.

    Ramon Arcusa eta Manuel de la Calvak, Dúo Dinámico-ko kideek, konposatu eben.

    Lehenengoko bertsioa Joan Manuel Serratek grabatu eban.