Etiqueta: EFEMERIDE MUSIKALAK
-
Apirilak 4: Michel Camilo
Michel Camilo, pianojole eta konpositore dominikarra, Santo Domingon jaio zan 1954ko apirilaren 4ean.Sei urtegaz idatzi eban bere lehen obra eta hamairu urte eman ebazan kontserbatorioan ikasten, katedra bat lortuz.
Hamasei urtegaz tokiko oskestra sinfonikako kide bihurtu zan.
Bere ikasketak sendotzeko 1979an New Yorkera joan zan, Mannes and Juilliard School of Music-era.
1985ean Carnegi Hall-en estreinatu zan bere hirukoteagaz, eta 1986an Europan, lider moduan.
Harrezkero Estatu Batuetan hainbat kontzertu eskeintzen dauz.
Erritmo karibearrak eta jazz harmoniak erabiltzen ditu bere konposizioetan.

-
Apirilak 3: Gabriella Ferri
Gabriella Ferri, abeslari italiarra, Erromako “Testaccio” auzoan jaio zen 1942-ko zezeilaren 18-an. Egun baten Luisa De Santis ezagutu zuen eta alkarrekin abeslari bikote bat osotu zuten, folk erromatarra berpizteko asmoagaz.
1963-an Milaneko Intra’s Club-ean, Walter Guertler ezagutu zuten eta honek kontratu bat egin zieten, haien lehen 45 RPM-a argitaratuz.
1965-ean Erroman gero eta ospetsuagoak ziren, abesti erromatarrak abestuz, famatuenetarikoa “Sempre” izeneko abestia izanik.
Artista hau 2004-ko apirilak 3-an hil zen Corchianon, bere etxeko 3. solairuko balkoitik jausita. Batzuk dinoe suizidatu egin zela baina ez dago argi egia edo gezurra den.
Egilea: Aratz Urrutia
Bere “Sempre” abestia entzuteko egin klik ondorengo esteka honetan:

-
Apirilak 2: Marvin Gaye
Marvin Gaye Washingtong-en jaio zan, 1939ko apirilaren 2an.
Arrakasta handiko abeslari honek R&B, pop, soul eta funk musika landu ebazan.
Motown-en, baterijole moduan hasi arren, benetako ospea abeslari gisa lortu eban.
45 urte betetzeko bezperan, bere aitak emondako tiro bigaz hil zan, liskar baten ondorioz.

-
Apirilak 1: Gil Scott-Heron
Gil Scott-Heron, 1960. hamarkada amieran eta 1970.hamarkada hasieran oso ospetsua izan zen musikalari eta poeta bat da.1949ko apirilak 1ean jaio zan Chicagon eta 2011ko maiatzak 27an hil zan New York-en.
Gil Scott-Heron-ek Bronx-en egin zituen bere ikasketak, Lincoln University en Pensilvania unibertsitatean, baina urte bat igaro ondoren Londresera joan zen eta musika munduan izan zuen arrakasta LP Small Talk at 125th and Lenox albumarekin.
Bere abestiak edo poesiak, ( LP Small Talk at 125th and Lenox alnuma barne), ekintza afroamerikarretaz hitz egiten dute gehienetan.
Urteetean zehar hainbat abesti arrakastatsu izan ondoren, bere abestirik onena eta gehien zabaldu zena 1978an atera zuena izan zen «The Bottle» izenekoa.
Gil Scott-Heron, ” The Botlle” bezalako abestiengaitik eta batzuen ustez, Rap-aren fundatzaile batelez ikusia izan da.Egilea: Marta Martínez


