Martxoak 9: Samuel Barber

Samuel Barber, konpositore estatubatuarra, Pensilvanian jaio zan 1910eko martxoaren 9an, eta New Yorken hil zan 1981eko urtarrilaren 23an.

Haur prodijioa, sei urtegaz hasi zan pianoa jotzen eta zazpigaz konposatzen. Filadelfian bete ebazan musika ikasketak.

Orokorrean, bere musika, tradiziozko forma eta armonietan oinarritu eban, melodiaz beteriko abestiak konposatuz.

Bere abestiak, pianoz edo orkestraz lagundurik, XX. mendeko ospetsuenetarikoak dira errepertorio klasikoan.

Barber baritono bikaina zan, eta sasoi batean abestera dedikatzea pentsatu eban.

Balletak, operak, ganbara musika, koralak, pianorako musika,… idatzi ebazan, besteak beste.


Martxoak 8: Carlos Baute

Carlos Roberto Baute Jiménez, Carlos Baute-lez ezagutua, 1974ko martxoaren 8an jaio zan Caracas-en.

Aktorea, telebista presentadorea eta abeslaria da, baina azken hau da gehien egiten dauana.
Txikitatik hasi zan musikataz interesa jartzen eta abestiak konposatzen. 13 urterekin, “Los Chamos´´ musika taldean sartu zan eta“Con un poco de Amor´´ diska atera zuten. 20 urterekin, bakarlanean, bere lehen diska atera zuen “Orígenes I”.
Hortik aurrera album batzuk atera dauz eta honeek dira: 1999.urtean “Yo naci para quere´´; 2001 urtean “Dame de eso´´; 2004 urtean “Peligroso´´; 2005 urtean “Baute´´; 2009 urtean “De mi puño y letra´´ eta 2011urtean “Amarte bien´´.

“De mi puño y letra” albuma oso ezaguna eta ospetsua egin da, Marta Sanchezekin egin zuen.

(Egilea: Jon Martín)

Martxoak 7: Maurice Ravel

Egilea: Eider Etxebarria

maurice-ravel-1Joseph Maurice Ravel, 1875eko martxoaren 7an jaio zen Ziburun. Hau konpositore eta pianista Frantziarra zen.

Orkestako maisu bezala egiten zuen lan. Konpositore ospetsu honen ama euskalduna zan eta hau oso lotuta egoan bere amarekin eta bere amak Euskal-herriko kultura trasmititu eutson.

Ravel lanean hasi zen, La celebre bailarina y su coreografo Rubinsten lanarekin, hau oso ospetsu egin zen baina bere obrarik arrakastatsuena mundu mailan Boleroa izan zen.

Nazioartean ospea lortu zuen musikagile honek, sarritan adierazi zuen jaioterriaren gaineko lotura.

Hemen duzue bere lanetariko bat:


Martxoak 6: Kiri Te Kanawa

kanawaKiri Te Kanawa, soprano hedadurako opera abeslaria, Zelanda Barrian jaio zan 1944ko martxoaren 6an.

Mozart eta Strauss-en obren interpretatzaile adierazgarrienetarikoa da, baita Verdi, Haendel eta musika frantsesan ere.

80. hamarkadan ospe handia lortu eban, bere ahots eder eta itxura dotoreagaitik.

1981.ean, Galeseko printzearen ezkontzan, Haendel-en “Let the Bright Seraphim” aria abestu eban, 600 miloi ikus-entzuleren aurrean, gutxi gorabehera.

Hasiera batean mezzo-soprano moduan hasi ebazan ikasketak, baina geroago soprano bezala aritu zan.

2004ean opera abestea utzi eban, noizbehinka ekitaldiren bat eskeiniaz.

Bere herrialdeko abeslari gazteak sustatzeko, bere izena daroan erakundea sortu dau.


Martxoak 5: Heitor Villa-lobos

Egilea: Ander Bustinza

villalobosHeitor Villa-Lobos Brasilen jaio zan, hain zuzen ere, Rio de Janeiron 1887-ko martxoaren 5ean, eta hiri berberan hil zan 1959-ko azaroaren 17an.

Bera musikagilea, konpositorea, klarinetejolea, pianojolea, gitarrajolea eta baita biolontxelojolea zan. Brasilen bertako herritarrei musika irakasten hasi zan. Bere lanetan bere herriko musika erabiltzen eban interesgarriago bihurtzeko.

3.000 lan idatzi zituen bere bizi osoan: hortik gehienak operak, balletak eta baita sinfoniak ere.

Bere lan gehienak ez dira berak sortuak, beste obra batzuen moldaketak baizik.

Bere operetako bi Izath eta Hija de las nubes dira.