Maiatzak 9: Eurobisio lehiaketa

1987ko maiatzaren 9an,  Seán Patrick Michael Sherrard  abeslariak, Johnny Logan legez ezagutuak, “Hold Me Now” abestiarekin, Iralandaren eskutik Bruselasen ospatutako Eurobisio lehiaketaren XXXII edizioa irabazi zuen.

 Horrela, Irlandar nazionalizatutako abeslari eta konpositorea, berriro ere, Europa mailako musikaldi garrantzitsuenaren garaile bilakatu zen.



Maiatzak 8: Hugo Alfvén

Egilea: Iker Bermeosolo

Alfven Hugo Alfvén, 1872 ko maiatzaren 1 ean jaio zen eta 1960ko maiatzaren 8 an hildako  konpositore , orkestra zuzendaria  eta biolinjole suediarra da.

1887 tik 1891 . urtera arte Estocolmo- ko kontserbatorioan egon zen biolina ikasten, eta  Opera Errealean jotzen ateratzen zuen bizia.

Urte batzuk geroago Bruselasen biolina jotzeko teknikak ikasi ondoren, bizitza osoa eman zuen alde batetik bestera bidaiatzen.

Bere ibilbidean zehar musika instrumentala, bokala eta antzerkirakoa idatzi zuen.

Bideoa:  Swedish Rhapsody N° 1


Maiatzak 7: Luis Llach

Luis Lach, musikari eta kantautorea, Gironan jaio zan 1948ko maiatzaren 7an.

Bere kantak abesteko hainbat debeku jaso ebazan frankismo garaian, eta hori dala eta, Parisera erbesteratu zan sasoi batean, arrakasta handia lortuz Frantziako hiriburuan.

Lehenengo ekitaldia Tarrasan eman eban, 1967an, eta azkena Vergesen, 2007ko martxoan.

Hainbat abesti famatu daukaz, baina bat aipatzekotan: “L’Estaca”, Llach-en abestirik ezagunena.


Maiatzak 5: Federico Chueca

Federico Chueca Madrilen jaio zan, 1846ko maiatzaren 5ean.

Medikuntza fakultatea utzi eban musika kontserbatoriora joateko, baina ikasketak amaitzeko baliabiderik ez eta pianista moduan lanean hari zan.

Zarzuela generoa landu eban, arrakasta itzela lortuz, nahiz eta goi mailako  musika teknikan aditua ez izan. Baina hutsune hau doinu eta erritmoak egiteko erreztasunari esker gainditu eban.

Bere zarzuela batzuk: “La Gran Vía”, “La Alegría de la Huerta”, “Agua, azucarillos y aguardiente”,…


Maiatzak 4: Lance Bass

Lance Bass James 1979ko maiatzaren 4ean jaio zan Laurelen, Mississippi.

N Sync pop taldeko kidea izateagatik ezagutzen da. Taldea desagertu ostean telebistan eta zinean agertu zan, eta horrez gain ekoizpen enpresa bi sortu ebazan.

2002an espaziora bidaiatzeko ahaleginak egin ebazan, baina NASAko frogak gainditu ondoren bere babesleak dirulaguntza ukatu eutsoen eta azkenean ez zan joan.