Archivo de la etiqueta: EFEMERIDE MUSIKALAK
Andrés Segovia, gitarrajole espainiarra, Linaresen jaio zan 1893ko otsailare 21ean, eta Madrilen hil zan 1987ko ekainaren 7an.
Gitarra klasikoaren mugimendu modernoaren aitzindaria da.
Batzuen iritziz, Segoviaren esfortzuari esker gitarreak merezi dauan goi-maila lortu dau, bestela musika tresna herrikoia bezala hartuko litzateke.
Umetarik hasi zan gitarra jotzen eta nebarean autodidakta moduan hasi zan gitarra klasikoa lantzen.
Hamalau urtegaz egin eban bere lehen agerraldia publikoaren aurrean, eta urte gitxi geroago Madrilen eskeini eban lehen kontzertua, Francisco Tarregaren gitarrarako traskripzioak joz.
Andrés Segoviaren teknikak publikoa txunditu eban, eta gitarrea tresna klasiko moduan hartzen hasi zan.
Bere bizi guztian ikasten jarraitu eban, nahiz eta batzuk pentsa gitarreagaz klasikoak jotzea ezinezkoa zala.
Luigi Boccherini, txelojole eta konpositore italiarra, Luccan jaio zan 1743ko otsailaren 19an, eta Madrilen hil zan 1805eko maiatzaren 28an.
Artisten famili baten jaio zanez, errazago bideratu eban bere zaletasuna. Aitak kontrabaxua eta txeloa jotzen ebazan, eta arreba balleteko dantzaria zan. Anaia olerkaria eta idazlea zan, Salieri eta Haydn musikarientzat libretoak idatziz.
Luigik haurtzarotik azaldu eban txeloarekiko zaletasuna, eta aitaren eskutik hasi zan ikasten. Hamalau urtegaz bere herriko jaietan jotzen eban.
Bere gaitasunak ikusirik, aitak Erromara bialdu eban ikasketak sakontzera. San Pedro basilikan ikasketak amaitu ondoren, aitagaz eta neba-arrebakaz Vienako gortera joan zan lanean.
Milanen eta Parisen urte batzuk emon ondoren, 1769an Madrilen finkatu zan, Luis Antonio infantearen kapera errealeko konpositore eta txelojole bezala, bere sormen-garai hoberenari hasiera emonez.
Hainbat obra idatzi ebazan, ganbara musika batez ere.
Ariel Ramirez. konpositore eta pianojole argentinarra, Santa Fe-n jaio zan 1921eko irailaren 4ean, eta Monte Grande-n hil zan 2010eko otsailaren 18an.
Argentinako musika natibistaren adierazle gailenetarikoa da, herriko kultura zabalduz bere diskak eta bere folklore konpainia bitartez.
Hainbat abesti criollo konposatu dauz eta berea da “Misa criolla” izeneko obra arrakastatsua.
Meza hau tenore, ahots nahasietako abesbatza, perkusioa, tresna andinoak (charango, quena, siku,…) eta klabe edo pianorako idatzita dago, eta Argentinako eta Hispanoamerikako doinuetan oinarrituta dago.
Liturgia arruntako bost ataletan banatzen da:
-
Kyrie (baguala-vidala)
-
Gloria (carnavalito-yaraví)
-
Credo (chacarera trunca)
-
Sanctus (carnaval cochabambino)
-
Agnus Dei (estilo pampeano)