Otsailak 1: James Price Johnson

Egilea: Maialen Gomez

James JohnsonJames Price Johnson, 1891ko otsailak 1ean jaio zan Nueva Jersey-en, eta 1955eko irailak 17an Estatu Batuetan hil zan.

Honek, pianoa jotzen zuen, eta Ameriketako jazz konpositorea zan. Luckey Roberts-ekin batera izan zen stride estiloaren sortzaileetako bat.

1911. urtean oraindik ikastolara joiala, Jelly Roll Morton-en blues ekitaldi batera joan zan, eta 1912.urtean bere lehenengo konpromiso profesionala izan zuen Coney Island-en.

James Price Johnson-ek bakarlari izateaz gain, hainbat emanaldietan atzekaldean jotzen zuen laguntzaile moduan.


Urtarrilak 31: Franz Shubert

Egilea: Laura Etxebarria

shubertFranz Peter Schubert (Viena, 1797ko urtarrilaren 31 – Viena, 1828ko azaroaren 19a) musikagile eta konpositore austriarra izan zen.

11 urte besterik ez zuenean, kantore izan zen Kapera Inperialean, 14 urterekin lehen liederrak sortu zituen, ahotsa eta pianorako poema musikalizatuak, eta 18 urterako maisu-lanak konposatuta zituen. 19 urterekin, bazituen 250 lieder baino gehiago eginda.

Oso egile emankorra izan zen, 600 Lieder inguru (ahotsa eta pianoz osaturiko konposizio motzak, abesti garaikidearen aurrindaria), 7 sinfonia, musika liturgikoa, operak eta ganbera musika, piano eta orkestrarako lan ugari idatzi zuen.

Franz, oso gazte hil zen, 31 urte zituela.


Urtarrilak 30: Thomas Tallis

Egilea: Nagore Duo

TallisThomas Tallis 1505eko urtarrilaren 30ean jaio zala uste da. XVI mendeko, konpositore ingeles garrantzitsu bat zen.
Ingalaterrako erregeentzat konposatzen eban, baita Ingalaterrako elizarako ere.

Tallis, musika erlijiosoa ingelesez idatzi eban bere garaiko lehenengotariko konpositorea izan zan.
Bere bi obra ezagunenetarikoak  “Gaude gloriosa Dei Mater” eta ” Puer natus est nobis” dira, baina nagusiena “Spem in alium” da, 40 ahotsetarako idatzia.

Thomas Tallisek, “If ye love me” abestia konposatu eban ere, eta hemen dozue entzuteko aukera:


Urtarrilak 29: Jonny Lang

Egilea: Alexandru Bugulucea

jonny langJon Gordon Langseth, Jonny Lang bezala ezagutua, 1981eko urtarrilaren 29an jaio zan Fargon.

Abeslari, konpositore eta gitarrajole amerikarra da, eta Grammy sari baten irabazlea.

12 urterekin hasi zen kitarra jotzen, beran aitak Bad Medicine Blues Band taldearen kontzertu batera eroan eta gero.Tom Larsenegaz, taldeko gitarrista, hasi zan kitarra ikasten. Hilabete batzuk ondoren taldeko kide bihurtu zan.

Lang-ek 15 urtegaz bere lehengo bilduma burutu zuen “Smokin” izenekoa.

1997ko urtarillak 28an, “Lie to Me” argitaratu zuen, honekin hainbat platinozko diska irabaziz.

Bi urte beranduago, Amerikako lehendakariaren aurrean jotzeko “Etxe zuri”- ra gonbidatua izan zen.


Urtarrilak 28: Geraldine Farrar

Egilea: Iker Ateka

farrarGeraldine Farrar 1882ko otsailaren 28an jaio zan Estatu Batuetako Massachusettseko Melrose herrian. Geraldine abeslari eta aktorea zan.

Boston, New York, Paris eta Berlinen abestu eta ikasi zuen Lilli Lehmannekin. 1901ean egin zuen bere debuta, Margarita papelean, Fausto operan. Charles Gounod izan zan obra honen sortzailea eta direktorea. Papel honetaz gain hainbat desberdin egin zituen, euren artean Mignom Ambroise Thomasena eta Manon Lescaut Jules Massenetena. Bere paperik garrantzitsuena Romeo eta Julieta obran izan zan. Geraldine, Julieta izan zan.

1967an hil zan 87 urterekin infartu baten ondorioz. Gaur egun New Yorken dago lurperatuta.
Hemen uzten deutsuet bere abesti bat.