Giacomo Puccini, operako konpositore italiarra, Luccan jaio zan 1858ko abenduaren 22an, eta Bruselasen hil zan 1924ko azaroaren 29an.
XIX. amaierako eta XX. hasierako konpositore handienetarikotzat hartzen da.
Musikarien familia batean jaio zan eta bost urtegaz musika ikasketak hasi ebazan.
Antzerki musikalean sakondu eban, nahiko eklektikoa izanik, hizkuntza eta kultura musikal ezbardinak trebetasunez bereganatuz eta sintetizatuz.
Hamabi opera idatzi ebazan (beste musika lan askoren artean), “Tosca”, “La Boheme”, “Madama Butterfly”, “Il Trittico” eta “Turandot” ezagunenetarikoak doguzalarik.
Lorenzo Perosi, konpositore italiarra, Tortonan jaio zan 1872ko abenduaren 21ean, eta Erroman hil zan 1956ko urriaren 12an.
Musika sakran espezializatua, arrakasta handiko musikaria dogu.
Kantu gregoriarran eta XVI. mendeko polifonian aditua izan da, eta bere lanetan eragin hau asko nabaritzen da.
Tenpluetan abesteko kantu liturgikoak landu ebazan, testuari garrantzi handia emonez. Hala ere, orkestrarako eta organorako obrak eta kapera musika idatzi ebazan.
“Giovane Scuola” (eskola gaztea) konpositore italiarren taldeko kidea izan zan. Hiru mila obra baino gehiago konposatu ebazan.
Antonio Soler, konpositore eta klabezinjole espainiarra, Oloten jaio zan 1729ko abenduaren 3an, eta San Lorenzo del Escorialen hil zan 1783ko abenduaren 20an.
Domenico Scarlatti konpositore italiarrak Espainian sarturiko musika korrontearen jarraitzailea izan zan, baita XVIII. mendeko teklaturako musikaren ordezkari garrantzitsuenetarikoa nazio mailan.
Haurra zala Montserrateko eskolanian sartu zan, musika eta organo ikasketak burutuz.
1752an apaiz konsagratu zan, Jeronimotarren ordenan. Hori dala eta “Padre Soler” bezala ezagutzen da.
Lleidako katedraleko kapera maisua izan zan, eta geroago El Escorialeko organojole eta koru zuzendari moduan aritu zan.
Édith Piaf, abeslari, konpositore eta aktore frantziarra, Parisen jaio zan 1915eko abenduaren 19an, eta Plascassierren hil zan 1963ko urriaren 11ean.
Édith Giovanna Gassion zan bere benetako izena.
Mezzosoprano hau XX. mendean Frantziak emon dauan abeslaririk famatuenetarikoa da.
“La Môme Piaf ” ezizenagaz ezagutzen zan emakume honek arrakasta handiko abestiak kantatzen ebazan: La Vie en Rose, Non, je ne regrette rien, besteak beste.
Cabaret eta Chanson generoak landu ebazan. Parisen berari dedikatutako museo bat dago.
Eduplaneta Musical utiliza cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia de navegación, realizar tareas de analítica y mostrar publicidad acorde a sus intereses. Si continúa navegando, entendemos que acepta nuestra Política de Cookies.AceptoReject
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.