Etiqueta: EFEMERIDE MUSIKALAK
-
Azaroak 26: Shlomo Artzi
Egilea: Laura Etxebarria
Shlomo Artzi, 1949 ko azaroaren 26an jaio zan. Israeleko abeslari bat da eta orain 62 urte daukaz.
Bere aita politikaria izan zan.12 urterekin hasi zan gitarra jotzen eta 16 urterekin bere abestiak idazten ebazan.
1970.ean Artzi,urteko abeslari onena izendatua izan zan. Eta 1975.ean Israel ordezkatu eban “Eurovision” kantu lehiaketan.
1978an ospea galtzen joan arren bere azken diska grabatu eban “Un hombre yendo a la perdicion” izenekoa. Eta horrek eragin eban Artzik ospea irabaztea berriro.

-
Azaroak 25: Paty Cantú
Egilea: Nagore Duo
Patricia Giovanna Cantú Velasco, Paty Cantú izenez ezagututako kanta autore mexikarra da, Guadalajaran 1983ko azaroaren 25ean jaioa.
Lu izeneko bikotean lortu eban bere arrakasta kantante modura.
Gitarra eta baxuko klaseak hartu ebazan.
2007an Lu bikotea utzi eta bakarlari moduan hasi zan.
2008-2009an ” Me Quedo Sola” albuma kaleratu eban arrakasta handia lortuz.
Hurrengo urtean “Afortunadamente No Eres Tu” albuma kaleratu eban . Eta gaur egun “Corazon Bipolar” diskan lanean dabil.

-
Azaroak 24: Alfredo Kraus
Alfredo Kraus, tenore espainiarra, Las Palmas de Gran Canarian jaio zan 1927ko azaroaren 24an, eta Madrilen hil zan 1999ko irailaren 10ean.Zarzuela eta opera generoak lantzen ebazan.
XX. mendeko tenore liriko onenetarikotzat hartzen da.
Lau urtegaz pianoa ikasten hasi zan, eta zortzigaz ikastetxeko abesbatzara sartu zan.
1956. urtean El Cairoko Antzoki errealean estreinatu zan, Verdiren “Rigoletto” operan Mantuako dukearen papera interpretatuz, eta Pucciniren “Tosca” operako Mario Cavaradossi papera abestuz.
1991. urtean, Arteetako Asturias printzearen saria irabazi eban, eta bere ibilbide guztian hainbat sari eskuratu ebazan, Espainian eta atzerrian.
Azken urteak abeslari barrien irakasle moduan emon ebazan, eta bizirik zegoela Gran Canariako auditoriumari bere izena jarri eben.

-
Azaroak 23: Christopher Amott
Egilea: Iker Ateka
Christopher Amott 1977-ko azaroaren 23 an jaio zan Halmstad, Suedian. 14 urterekin gitarra elektrikoa jotzen hasi zan bere herriko talde txikietan. 18 urterekin unibertsitatera joan zan musika ikastera. 1996-an berea anaiak (Michael Amott) galdetu eutson ea berarekin batera talde bat sortu gura baeban, horrela Arch enemy taldea sortu eben. 1997an Japonen jo eben baina urte batzuk beranduago Christopherrek Armageddon taldea sortu eban.
Bere diskorik famatuenak “Black Earth” (1996) eta “Live Apocalypse” (2006) dira.
Hemen izten zaituet Arch enemy taldearekin:

