Urriak 22: Franz Liszt

Franz Liszt, konpositore erromantikoa, Austrian jaio zan 1811ko urriaren 22an, eta Alemanian 1886ko uztailaren 31ean.

Pianojole birtuosoa, XIX. mendean arrakasta handia izan eban Europan, interprete moduan.

Bere sasoikoentzat teknika aurreratua eukan eta pianista hoberena zan.

Hainbat lan idatzi ebazan, euren artean pianorako rapsodiak eta estudioak, piano eta orkestrarako lanak, orkestrarako obrak,…

Poema sinfonikoa asmatu eban: sentimenduak eta sentsazioak azaltzeko musika, baita eszena bat deskribatzeko musika.

Musikari askorentzat eragin handiko maisua izan da.

 

 


Urriak 21: Alberto Iglesias

Alberto Iglesias Fernández-Berridi, konpositore euskalduna, Donostian jaio zan 1955eko urriaren 21ean.

Soinu bandetan espezializatua, Espainiako eta atzerriko hainbat filmetako musika idatzi dau, Pedro Almodovarren batzuk esaterako.

Hiru aldiz izendatu dabe Oscar sarietarako: 2005ean El jardinero fiel filmeko musikagaz,  2007an Cometas en el cielo filmagaz, eta 2011ean El Topo filmagaz.

2012an, La piel que habito filmaren soinu bandagaz, Goya saria lortu dau.

Horrezgain tokiko eta nazioarteko sariak eskuratu dauz: 10 Goya, BAFTA sariak, Urrezko globoa,…


Urriak 20: Snoop Dogg

Egilea: Julen Aranburu

Calvin Cordozar Broadus Jr. izeneko raperoa 1971eko urriaren 20an jaio zan Kalifornian.

Snoop Dogg izenez gehiago ezagutzen dabe.

Rap estiloa lantzen dau. Hip hop generoko abeslari ezaguneretariko bat da. Institutuan zegoenean Crips izeneko bandako kidea zan. Institutua eta gero droga munduan sartu zan eta, kokainagaitik, 6 hilabete kartzelan igaro ebazan.

Bere ibilbide musikala 1993an hasi zan, kartzelatik urten eta gero.

Dr. Dre-ren  “The chronic”  albuman abestu eban. Deep Cover pelikulako soinu bandan ere kolaboratu eban, kanta nagusia abestuz.

Snoop Doog zortzi aldiz izendatu dabe Grammy sarietara.

Hemen izten deutsuet bere kanta famatuenetariko bat, baina Khalifarekin batera kantatzen du.


Urriak 19: Isham Jones

Egilea: Josu Alonso

Isham Jones Iowan jaio zan 1894ko urtarrilak 31ean, eta Floridan hil zan 1956ko urriak 19an.

Musikalari amerikarra, konpositorea eta big band zuzendaria,  kontrabaxua eta saxofoi tenorra jotzen zituen. Swing estiloa lantzen zuen.

18 urterekin Michigan-en orkestak zuzentzen zituen eta gero Chicagon, 1920 eta 1924. artean Sherman hotelako orkestra zuzendun zuen, 12 urte iraunduz postu honetan eta izugarrizko arrakasta lortuz. Taldea desegin ondoren, eta Woody Herman-en inguruan berrantolatu eta gero, konposizioari ekin zion, banden zuzendaritzan noizbehinka agertuz.

Minbizia dala eta, Floridara joan zan, eta hilabete batzuk geroago hil egin zan.


Urriak 18: Baby Bash

Egilea: Cristina Alegria

Ronnie Ray Bryant, Baby Bash izenez ezagutua, 1975 eko urriaren 18an jaiotako rapero eta kantante estatubatuarra da.

Honek, gurasoen aldetik, jatorri mexikarra eta ingelesa dauka.

Vallejon jaio da eta hor bizi zituen bere lehenengo urteak bere familiarekin. Baina egoera honek gutxi iraun zuen, txikia zalarik bere gurasoek  preso izan ziren eta.

Nagusiagoa izan zenean Houstonera joan zen bizitzera,  bere musika ibilbidearen abiapuntua izanez.

Arrakasta 2007 an lortu zuen, Jennifer Lopezekin dueto bat eginez, “THIS BOY’S FIRE” abestian.

Baby Bash-ek 2003 an Universal Records- ekin bere bigarren diskoa atara zuen.

Rapero hau gaur egun musika munduan mantentzen da.