Etiqueta: EFEMERIDE MUSIKALAK
-
Apirilak 12: Herbie Hancock
Egilea: Mikel Romón
Herbert Jeffrey “Herbie” Hancock, Chicagon jaio zan 1940ko apirilaren 12an eta estatubatuar musikaria da.Piano-ikasketak egin zituen, eta Miles Davisen taldean hasi zen jotzen 1963an.
Marsalis, Carter, Pastorius, Nascimento, Benson eta beste zenbait musikari ospetsurekin jo izan du.
1970eko hamarkadan, bere taldea eratu eta Jazz-Fusion estiloa sortu zuen.
1980koan, berriz, scratch musika plazaratu zuen. Oscar saria eman zioten 1987an Bertrand Tavernierren Gauerdiaren inguruan filmaren musikagatik.
Bere musika aipagarrienak : Takin´off (1963), Maiden voyage (1965), Empyrean isles (1965), Blow up (1968), Headhunter (1973), Rock it (1983), Future shocks (1983).
Hau bere musika ospetsuenetarikoa izan da:

-
Apirilak 10: Kepa Junkera
Egilea: Jon Pino
Kepa Junkera, Bilbon jaio zan 1965eko apirilaren 10ean.Euskal Herriko musikaria da eta gaur egun trikitilari ospetsuena.
Nahiz eta bere musika euskal tradizioan oinarrituta egon, mugarik ez daukala esan daikegu, hainbat tokitako kolore, usain eta erritmo nahasten dauzalako.
2004ean Grammy Latino bat irabazi eban, Folk diska onenari,zuzenean grabaturiko “K ” diskagaz.
Diskoez gain, hainbat kolaborazio egin dauz, bere hastapenetan Oskorrirekin eta denbora pasa ahala beste talde eta bakarlari handi batzuekaz, Carlos Nuñez,Tomas San Miguel,… bestea beste.

-
Apirilak 7: Alexis Jordan
Egilea: Melisa Nistor
Alexis Jordan, 1992ko apirilaren 7ean, Hego Karolinean jaio dan gaur eguneko abeslari eta aktore famatua da.America´s Got Talent lehiaketatik kanporatua izan ostean, bere abestiak You Tubera igotzen hasi zen eta orduan, Stargate Produkzio-etxekoek eta Jay-Z raperoak, berarekin kontratu bat sinatu zituen.
Honek, Pop musika egiten du, eta bere abestietako bat hau da:

-
Apirilak 6: Gerry Mulligan
Egilea: Maialen Gorordo
Gerry Mulligan, 1927ko apirilaren 6an jaio eta 1996ko urtarrilaren 20an hildako jazz musikagile ospetsua izan zen.Gaztaroan hasi zen musika idazten, eta bere lehenengo lanak bere herriko irratiari saldu zizkion.
Beranduago, Elliot Lawrence eta Gene Kruparekin lan egin zuen. Ostean, Claude Thornhillen orkestran zebilela, Gil Evans ezagutu zuen eta harekin batera Birth of the Cool album ospetsua grabatu zuen. Grabazio hori aurrera ateratzeko, Jeru eta Venus De Milo lanak osatu zituen.
1952an orkestra lanetan hasi zen eta 1960an hamahiru lagunez osatutako orkestra osatu zuen, Concert Jazz Band izenekoa.
1971.urtean seikote bat osatu zuen, Age of Steam, eta 1982an Astor Piazzola musikari argentinarrarekin batera, big band bat zuzendu zuen Europan.
Hainbat filmetan parte hartu zuen, bai musikagile eta baita antzezle gisa: I Want to Live eta Jazz on A Summer´s Day-en esate baterako.

