Etiqueta: EH ezagutzen

  • Albaola ezagutu

    Eguna heldu da, eta azkenean Albaola itsas kultur faktorian egon naiz!, bai, San Juan baleontziaren istorioa kontatu digute, eta nola berregiten ari diren ikusi dugu. Iraleko R600 ikastaroan egin dugun oso bisita polita, merezi du. Animatu zaitezte eta joan.

    Eta hemen, ideia bat egiteko, irudi batzuk zuekin elkarbanatu nahi ditut.


  • Euskal Herriko musika tresnak

    Atzo topatu nuen wix honetan, EHko musika tresnak lantzeko aukera eukiko dugu. Nola landu aurrerago ikusiko dugu, gelan danok batera, taldeko lana, bakarkako lana…..
    Irungo musika mintegian egindako lana da hau, niretzat oso baliagarria eta erabilgarria.

    http://musikamintegiairun.wix.com/euskal-musika-tresnak

     

  • OSKORRIren agurra

    “Ekainean iragarri zuen bezala, 70eko hamarkadaren hasieran abiatutako ibilbideari amaiera emango dio Oskorrik udazkenean, Hauxe da despedidia birarekin.” BERRIA egunkaritik hartuta.
    Askok ez duzue ezer jakinko Oskorri musika taldeari buruz, baina 1972. urtetik  gaur arte, hau da, 40 urte baino gehiago, euskal musika munduan ibili den taldeari, merezi duen agurra emango diogu.
    Hementxe duzue, aspaldin prestatutako lana, pixkat berrituta, ta guretzako prest. Has gainezen ikasten eta abesten!!!

    http://iratxeallend1.wix.com/oskorri1

  • Donostiako danborrada

    Urtarrilaren 20an Donostiako danborrada ospatzen da. Agurtzane Goitiak prestatutako wix honekin, danborradaren historia ezagutzeko eta erritmo batzuk jotzeko aukera eukiko dugu, Donostiako martxa, Diana…

    http://aggoiti.wix.com/danborrada#!

     

  • musika eta euskara 2013-04-26 21:58:00

    Gure Euskal Herri maitea jolasten ezagutzeko aukera dibertigarria.
    Gure kultura, historia, geografia….