Etiqueta: Entzumenak

  • Marina, lapurra eta eskalaren notak

     Hau topatu eta ezin aguantatu!   
    1995az geroztik, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako Haize eta Perkusioko irakasleok hiriko haurrentzako kontzertuak egiten dituzte. Hori zortea Gipuzkoarrena!
        Aurten prestatu duten lana oso itxura polita dauka, “Marina, lapurra eta eskalaren notak” du izena eta ezin garenez hurbildu, hauxe da deskribapena: 
        Eskala irakaslea musika maite duen musikagile bat da, baina ez da ondo konpontzen bere ikasleekin, Musikortxea Eskolako haurrekin.
    Badu alaba bat, Marina, jaiotzez itsua dena, eguna instrumentu guztiekin jotzen eta jolasten ematen duena, bere abestiak konposatu nahian,
    Egun batean, etxean lapur bat sartu zitzaion. Kasualitatez, Eskala irakaslearen ikasle izana zena.
    Non zegoen konturatzean, musikarekin zerikusia zuen guztia suntsitu nahi izan zuen, baina… hantxe zegoen Marina, eta hark ulertarazi zion musika sentipen bizietatik sortzen dela, eta suntsiezina dela.
    Lapurrak ulertu zuen bere marrazkiak musika bezalakoak zirela, eta Eskala irakaslearekin adiskidetu zen, eta haren konposizioei irudiak jartzen lagundu zion”
    Jarraian beraiek sortutako ariketak dituzue, oso ondo daude. Bereziki 1. mailarako prestatuta, baina denok erabiltzeko modukoak.



  • Entzun eta sentitu

    “Entzun eta sentitu” aspaldikoa bada ere, flashetik htmlra pasatu behar izan dut, bideoak jada ezin ziren ikusi. Aitzakia aprobetxatuz, musika batzuk aldatu ditut, eta jatorria ere gehitu diot, alegia, MªJesús Caminoren ideia eta materiala.


  • Chrome Music Lab

    Atzo, Clase de Música 2.0 blogan bitxikeri honekin topo egin nuen. 
    Musika, gehiago edo gutxiago, mundu guztiari gustatzen zaio. Horregatik, Chrome Music laben helburua, musika, era erraz batean, nola sortzen den jabetzea edo ohartzea da.
    Hau lortzeko hainbat esperimentu, batzuk oso interesgarriak, proposatzen dizkigute.
    Beldur barik hasi trasteatzen. 

  • Entzunaldienea

    Antton Jauregik, gure ENEAzale gogokoena, lan berria prestatu du. ENEA berri honetan entzunaldiak lantzeko aukera ematen digu. Aukera paregabea eta ugaria, non aukeratu badugu eta. Erabiliko dugu, bai! bitartean gozatu!.

    Hauek dira beste ENEAK:


  • 3. mailan ZINEMARA GOAZ!!

    Hementxe dago, gelan egindako lehenengo lana. “ZINEMA” koreografia prestatzen egon gara. Ezin hobeto pasatuko dugu ensaiatzen eta emaitza ere, nire ustetan, ez da bat ere txarra.
    Orain, beti bezala bideoa ikusi ondoren, egindako lanaren ebaluazioa egiteko prest egongo gara.