Etiqueta: erritmoa

  • BatukAner!

     6. mailako azkeneko proiektuarekin hasi aurretik, batukadatxo erraz bat prestatuko dugu. Ikasle batzuk gelan egindako inpro bat aprobetxatuz, ariketatxo bat moldatu dut.

    Lehenengo, esaldiekin barneratu beharreko erritmoak ikasiko ditugu, eta gero ohiko erritmogramara pasatuko gara. 

    Jatorrizko ideia: Miguel Chumillas

  • Orkestra sinfonikoa eta Rossiniren "Guillermo Tell"

     2. zikloan Orkestra sinfonikoa lantzen hasi gara. Honekin lotuta, eta Rossiniren “Guillermo Tell”en obertura aitzakia izanik, erritmoa, g. perkusioa, dantza…landuko dugu.

    Materiala, O. Anzoraindiaren jolasaren moldaketa da. Mila esker egindako lanagatik!!




  • Danbor nagusia izan nahi duzu?

    “Doremi Musika Bizi!!!” blogan, Danborrada lantzeko material polit eta erabilgarri hau gure esku jarri dute. Betiko moduan, material bikaina.

    Bizkaitarrontzako erronka majua da, “Donostiako martxa” bai lantzen ohi dugu, baina askoz gehiago, nik behintzat ez. Beraz, Donostiako danborradan lantzen diren beste kanta batzuetan murgiltzeko aukera paregabea.


    Mila esker Ana Huarte eta taldea


    Donostiako martxarekin sikeran animatzen bazarete, hona hemen Antton Jauregiren  erritmogramaren bideoa


    Mila esker Antton!


  • Radetzky martxa

    Urteko azkeneko egun hauetan zein urte berriarekin batera lantzeko proposamena da hau (Agate Deunarekin hasi baino lehen😊).  “Radetzky martxa” famatua!. 

    Ondo bukatu urtea eta ondo pasa oporretan! 

    Urte berri on!!


    Eskerrik asko @BeatrizCerdan

  • Erloju sinkopatua

    5 urteko geletan L.Andersonen “Erloju sinkopatua” lantzen egon gara. 

    Lehenengo pultsoa eta melodia ezagutu, eta horren ostean g.adierazpena zapiekin “jolasten”. Ez da dena gabon kantak lantzea izango! zein ondo pasatu dugun!!

    5 urte A

    5 urte B