Etiqueta: erritmoa

  • Musika eta publizitatea

    Ez, hau ez da gertatzen zaidan lehenengo aldia , alegia, ideia bat euki ariketatxo bat lantzeko eta hortik handitu… eta bi lan atera!! ba horixe bera da oraingokoa.

    S.Prokofieven “Romeo eta Julieta”ren “Jauntxoen dantza” lanari bueltatxo bat emateko ideiarekin hasi eta “irratirako iragarkiak” proiektuarekin bukatu, 2×1.

    Beraz, jarraian bi lan hauek topatuko dituzue.

    Datorren ikasturterako lana prest!!



    Bigarren lan hau, ” Musika eta Publizitatea” lanean gehituta dago, baina ez da zergatik elkarrekin landu behar.






  • Alunelul – Pitx

     Asko gustatzen zaidan musika da hau, eta gelan lantzeko aukera ezberdin asko ematen ditu: Abestia, dantza, erritmoa landu, musika tresnak, munduko dantzak eta kulturak…




  • Zapiekin eta gehiagorekin jolasten!

    Jakin badakigu erritmoa, mugimendua, intentsitatea…, alegia, soinuaren ezaugarriak lantzeko aukera asko eta ezberdinak daudela. 

    Jarraian beste aukera batzuk topatuko dituzue: Zapiak, oihalak, zapatak, orritxoak, pilotak…asko dira erabili ahal ditugun gauzak, ezta? gozatu!



  • “A dog,s life” Uztaiekin

    Musika zineman lantzen jarraitzen dugu, eta oraingoan zinema mutuan gelditu gara. Charles Chaplinen “A dog,s life” filman agertzen den musika erabili dugu ekintza hau burutzeko.
    Musika mintegian plazaratutako proposamena izan da hau. Ideiak beti nonon!!


  • Ariketa erritmikoak

    Erritmogramak wixari beste atal bat gehitu diot, ariketa erritmikoak deitua. Bertan, erritmo ariketak topatuko ditugu bideo formatoan, eta hauek abiapuntuta hartuta, aitzakia perfektua izango dira hainbat helburu lortzeko: Irakurketa erritmikoa landu, m.tresna ezberdinak jotzen ikasi, gelen arteko elkarlanak egin… aukera asko ditugu!