Etiqueta: Euskara

  • musika eta euskara 2014-05-26 09:33:00

    Euskal asterako prestatu behar dugun guztia, hemen duzue. Ondo pasa!!!

  • musika eta euskara 2014-03-26 13:50:00

    Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren abestia aurkeztu da gaur Bilboko Kafe Antzokian. Aurtengo kanta sortzeko, Enkarterrietako bertsolari, musikari eta pailazoen laguntza izan du. Aitor Arrutia bertsolaria izan da letraren egilea, eta musika Siroka taldeak sortu du. Grabaketa Balea estudioetan egin da, eta hainbat kolaborazio izan dira: Erik Berganza (Hilairai), Iñaki Arza (Mild) eta Alberto Jauregi musikariak, “Puski eta Txurruski” pailazoak eta Balmasedako  Mendia eskolako haurrak.

    Aurten indar handiagoarekin…… GORANTZ GOAZ, GO GO!!!!

    http://jaia2013.ehige.org/

  • musika eta euskara 2014-01-30 22:00:00

    Euskaraz online materiala topatzea ez da erraza, horregatik, niretzako, horrelako orrialde baten berri eukitzea, eskertzekoa da, benetan.
    Aprobetxatu eta ahal izatekotan erabili!!

    https://sites.google.com/site/jolastuzikasi/euskara

  • musika eta euskara 2013-11-20 11:34:00

    Euskararen eguna gainean daukagu. Aurten, Gabriel Arestiren 75. urteurrena ospatzen da, eta Oskorriren “guretzat” abestia ikasiko dugu, honen letra Gabiel Arestirena baita. ANimo!

    http://iratxeallend1.wix.com/euskararen-eguna-2013

  • musika eta euskara 2013-10-28 15:17:00

    Agurtzane Goitiak prestatutako HHrako symbalooa, notebook unitateekin. Musika eta euskara lantzeko egokiak, eta deskargatzeko aukera ere badago.