Etiqueta: GELAKA

  • Klasikoen irudi interaktiboak

    Konpositore klasikoekaz jarraitzeko, irudi interaktiboak egitea proposatzen dautsuet.

    Horretarako Thinglink baliabidea erabiliko dogu.

    Konpositore klasiko bat aukeratu, irudia bilatu eta berari buruzko informazioa irudian txertatu behar dozue.

    Zelan? Hemen dozuez ARGIBIDEAK

    Adibide moduan nik eginiko bi erakusten dautsuedaz:

    //

    (Klik egin argazki bakoitzean informazioa eskuratzeko)


  • MIXKLASIKOA

    Gaur egun, nahiz eta musikaz inguratuta bizi, zuon adinean ez da musika klasikorik entzuten, eskuarki.

    Sinestu ez arren, ez dakizue benetan ze gauza handia galtzen dozuen!

    Baina hemen nago ni, hutsarte hori betetzeko ;-)

    MIXIBITS baliabidea erabiliz, sei abesti klasiko aukeratuko dozuez,  konpositore ezbardinena, MIXKLASIKOA burutuz.

    Lana egiteko argibideak hemen daukazuez: ARGIBIDEAK

    Adibide moduan hona hemen nik egindako bat:


  • Musik-Apps

    DBH4ko tailerran, dispositibo mugikorrak erabilten hasiko gara musika egiteko.

    Horretarako aplikazio honeek deskargatuko doguz:

     

    ANDROID

    DRUMSKIT MY PIANOMY UKULELEMY GUITARMY BASSREAL GUITAR.

    IPAD

     PIANO VIRTUAL, FUNKY DRUMMER, GUITAR, SOUNDPRISM, SONGSYNTH


  • Txirula: RASTA STAR

    Kurtso barria gogoz eta erritmo onagaz hasteko, abesti barri bat ikasiko dogu: RASTA STAR.

    Mª Jesús Caminoren “Clase de música 2.0″ blog barritik hartu dot, eta ziur nago zuon gustokoa izango dala.

    Wix honetan ikasteko hiru era ezbardin daukazuez:

    1. Partitura eta basea

    2. Partitura interaktiboa

    3. Bideoaren bidez  (DonLu maisuak eskeinita)