Archivo de la etiqueta: GELAKA
Hirugarren neurketan soinu bandak ikusiko doguz, eta SLIDEBEAN baliabidea erabiliz, aurkezpen bat burutuko dozue.
SCHOOLOGY-n daukazuez behar dozuezan argibide guztiak jarrita.
Hemen dozue nik eginiko adibidea:
3. neurketan ahotsari ekingo dautsagu gogor, eta artista paregabeak bihurtuko gara.
Aukeratu abesti bat, ondo prestatu eta gelan abestu!
Hemen dozuz karaoke aukera bi, baina zeuk nahi dozuna erabili daikezu. Kontuan hartu oinarrizko ahotsa ez dala entzun behar, edo oso baxu egon behar dala.
Danok abestera!
Azken asteotan Musicshake eta Music Maker Jam baliabideak erabiliz, hainbat abesti konposatu dozuez, ordenagailuz, tablet edota mugikorrekin.
Sasoia da maisulan horreek argitaratzeko, eta ahalik eta dotoreen izan daitezen aurkezpenak, beste zeregin bat aginduko dautsuet:
-
mp3 formatuan gorde aukeratutako abestia
-
behar dozuen beste aldiz entzun ondoren, zuen abestiagaz bat datorren gaia aukeratu: natura, paisaiak, monumentuak, hondartza, espazioa, animaliak,…. (imajinazioa erabili, mesedez)
-
gai horri buruzko argazkiak bilatu (10 gutxienez) eta gorde
Hurrengo tutorialan dozuez oraindik aurrera jarraitu beharreko pausuak:
Kidblog-ean ikusi daikezue nik eginikoa