Etiqueta: gure bideoak

  • C@NTAMOS CONTIGO! Koru birtuala

    Hemen dozue eskola artean egindako lehen koru birtuala.

    Abesbatza, kontinente ezbardinetako ahotsak bat eginda, lankidetza, konpromisoa,….IKT baliabideakaz, hezkuntzak batzen gaitu. (Zuzendaria: Angel Alsasua)

    Gure abesbatzako abeslari bi agertzen dira: Lorena Cortijo eta Ainhoa Castrillo, hain zuzen ere.

    Zorionak neskak, proiektu eder honetan parte hartzeagaitik!


  • DBH1: “Rico vacilón”

    DBH1eko ikasleek “Rico vacilón” abestia grabatu dabe. Mª Jesús Camino andereñoaren blogetik hartu dogu abesti hau, eta egia esateko oso gustora prestatu dogu.

    Oraingoz, txirulaz gain, saxo altoa eta klarinetearen laguntza ere izan doguz, Gari eta Imanoli esker. Baina hori gitxi ez bada, hamar neska ere animatu dira dantzatzera.

    Hemen dozue bideoa, danok disfrutatzeko!


  • Musika tailerra: Twist&Shout

    DBH4ko musika tailerrako ikasleek euren lehen lana argitaratu dabe, eta hemen dozue, “primizia” bezala guztiontzat!

    Musika tresnak eta gailu elektronikoak erabili dabez pop-rock taldea osatzeko, eta hainbat entsegu ondoren… VOILÁ!

    The Beatles talde famatuaren “Twist&Shout” abestia:


  • KANTACONMIGO: Agate deuna

    Agate deuna dala eta, KANTACONMIGO proiekturako hiru abesti honeek grabatu doguz.


  • KANTACONMIGO: Eguberrion!

    Ikasturte honetako lehen bideoa KANTACONMIGO proiekturako.

    Gabon aldian gagozanez, “EGUBERRION” abestia grabatu dau DBHko abesbatzak. Ganera,  abeslari ohi batzuk ere parte hartu dabe.

    Eskerrik asko guztioi :-)

    KANTACONMIGO blogan ikusteko klikatu hemen