Etiqueta: HH

  • "Etxea" materiala

    4 urteko geletan etxearekin dabiltzate, eta beraiekin bat eginez, musikan ere etxea landuko dugu.
    Puzzlearen barruan zer dagoen asmatuko dugu?





  • Udaberria heldu da

    Udaberria heldu delaren aitzakiarekin, H.Hezkuntzan gaia lantzeko materiala bildu dut: abestiak, dantzak, puzzleak, memoryak, entzumen aktiboa lantzeko ariketa… danetik pixka bat.

    Irudietan klikatu ea zer irtetzen den!





  • Elmer eta ostadarra

    Mintegikidea den Idoia Alonsok, Iralen, beste bi lankideekin prestatutako “Elmer eta ostadarra” ipuinaren podcasta oinarritzat hartuz, honen inguruko hainbat ekintzako Geniallya sortu dut. H Hezkuntzan lantzeko aproposa.

    Memory eta Elmer margotu CUENTO ELMER Geniallytik atera ditut.


    Berrerabili ahal diren Geniallyak gure lana errazten dute. Hau ere berrerabili daiteke eta norberaren estilo eta beharretara egokitu, animatu.

  • Agate Deuna 2022

     2. Ebaluazio honetan ezin Agate Deuna ahaztu. Nahiz eta oles egitera kalera ez irten, eskolan bertan, era batean edo bestean, ospatuko dugu.

    Aurten Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Oles, Oles” abestia gure errepertorioan gehituko dugu.  Oso polita eta ikasteko erraza, ikusiko duzue!.


    Por txierto, “bideoak” atalean zeinu hizkuntzako bertsioa dago, lehengo urtean topatutakoa. Baten batek zeinuak jarri dituen neska ezagutzen badu, mesedez esan bere izena bertan aipatzeko eta eskerrak emateko.

  • Radetzky martxa

    Urteko azkeneko egun hauetan zein urte berriarekin batera lantzeko proposamena da hau (Agate Deunarekin hasi baino lehen😊).  “Radetzky martxa” famatua!. 

    Ondo bukatu urtea eta ondo pasa oporretan! 

    Urte berri on!!


    Eskerrik asko @BeatrizCerdan