Etiqueta: HH

  • Boomwhackersekin lanean

    Musika tresna berria estrenatzeko momentua heldu da. Presa barik hasiko gara, ariketa errazekin baina aldi berean dibertigarriak.
    Taldeko lana, arreta, erritmoa, soinuen altuera, tenpoa…milaka gauza lantzeko.
    Mila esker Itziar Sanchez eta Agurtzane Goitiari musika jardunaldietan aurkeztu zuten materiala erabiltzen usteagatik, lan bikaina zuena, wixan gehituta dago.

    http://iratxeallend1.wix.com/boomwhackers
  • Boomhackersak heldu dira!!

    Eta hori zer da? galdetuko diozue zeuen buruei.
    Ba erantzuna oso erraza da.Tutu hauek musika tresna bat da, musika sortu, entzun, dantzatu eta jolastu ahal dugu beraiekin. 
    Adi egon, gutxi barru hasiko gara lanean eta!

     

  • Pentagramaenea

    1. zikloan, Antton Juaristi eta Karmele Jauregiren   PENTAGRAMAENEA  lantzen ari gara. Istorioak kontatu, abestiak ikasi, mugidu, gure pentagramaenea propio apaindu….gauza pilo egiten ari gara, ezta?

    Konturatu orduko, musikako notak ikasiak eukiko ditugu!
    Baditugu jada, egindakoaren bideoak.





  • Animalien ibilkera

    Haur Hezkuntzan Animalien ibilkera abestia landuko dugu, eta animalien inguruan hainbat ekintza egingo ditu, abestu, entzun, grabaketak egin…. eta dena jolasten dugun bitartean, taula prest, dadoak hartu eta has gaitezen!!

     http://www.genial.ly/View/Index/563269d51561e90760ced8d8

  • OSKORRIren agurra

    “Ekainean iragarri zuen bezala, 70eko hamarkadaren hasieran abiatutako ibilbideari amaiera emango dio Oskorrik udazkenean, Hauxe da despedidia birarekin.” BERRIA egunkaritik hartuta.
    Askok ez duzue ezer jakinko Oskorri musika taldeari buruz, baina 1972. urtetik  gaur arte, hau da, 40 urte baino gehiago, euskal musika munduan ibili den taldeari, merezi duen agurra emango diogu.
    Hementxe duzue, aspaldin prestatutako lana, pixkat berrituta, ta guretzako prest. Has gainezen ikasten eta abesten!!!

    http://iratxeallend1.wix.com/oskorri1