Etiqueta: HH

  • Albaola dantzatzen

    Oraingoan, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Albaola” abestia hartu dugu eta koreografia ikasten hasi gara. Zeñek daki noiz eukiko dugun danok batera dantzatzeko aukera, agian pentsatzen duguna baino hurbilago!

    http://iratxeallend1.wix.com/albaola
  • Pertsona gorren eguna

    Gaur eskolan, PERTSONA GORREN EGUNA ospatu dugu. Ekintza ugari antolatu dira, eta hoietariko batzuk burutzera Noemi eta Eunate etorri dira. Eta laguntza hori  eskertzeko modua zein izan da? ba nola ez, abesten!! gure “haizearen herrira” max mixa eskaini diegu. Gauza asko ikasi ditugu, eta garrantzitsuena, primeran pasatu dugu!!
    Mila esker danei egindako lanagatik!
    Grabaketa ez da oso ona, baina profesionalak ez garenez…
    Disfrutatu!

  • Jolasten ikasi berrituta

    Aurrera joaz wixen aldaketekin, orain askotan erabiltzen dugun JOLASTEN IKASIri txanda heldu zaio Eta hortik, beste jolasen baten bat topatzen baduzue, esan eta gehituko dugu.

    http://iratxeallend1.wix.com/jolastenikasiht

     

  • Lan ta lan 2015-16 prest

    Ikasturte berriarekin bideo berriak sortuko ditugu, beraz, orrialde berria sortu dut pixkanaka-pixkanaka gure lanak bertan jartzeko.
    Egindakoak ez dira desagertu, lasai!!
    Lehengo urteko ekintzen bideoak eta gauzak ikusi nahi badituzue, argazkiak klikatu, hortxe daude eta.

    http://www.symbaloo.com/mix/prestatutakowixak

     

  • Musika ikasten ari gera

    Imanol Urbietaren abesti hau, betidanik gustatu zait, baina ez dut inoiz lantzeko momentua ikusi. Aurreko ikasturtea amaitu baino lehen hasi nintzen honen inguruan lanean, eta  hainbat gauzen artean karaoke bat nahi eta behar nuela konturatu nintzen, beraz, Txatxangorria Euskal karaokearen egilea den Gabi de la Mazari laguntza eskatu nion, eta bera saiatuko zela esan zidan. Eta bai, uda pasa ostean hementxe dago lana bukatuta eta martxan jartzeko prest!!!!!
    Mila mila esker Gabi egiten duzun lanagatik!!!

    http://iratxeallend1.wix.com/musikaikastenarigara