Etiqueta: HH

  • Oporrak!!

    Ikasturtea amaitu da, orain bai. Lehengo astean zuek, eta gaur nire txanda heldu da. 
    Aurten, eskola berria izan da niretzat eta elkar ezagutzea tokatu zaigu, zuek ni, nik zuek, eta ondorioa ez da batere txarra izan, nire aldetik behintzat oso gustora eta pozik egon naiz zuekin.
    Orain deskantsatzeko unea heldu da, beraz, zuek!!!! disfrutatu, gozatu, bidaiatu, maite dituzuenekin egon, pilak kargatu eta irailean berriro lanera!!
    Nik gauza bera egingo dut, lasai!! ta aldi berean, datorren ikasturterako gauza interesgarri eta dibertigarriak prestatzen hasiko naiz.
    Muxu bana, eta irailera arte!!! txintxo ibili eta euskaraz bizi!!

  • Jolasten ikasi eguneratuta

    Aspaldin ez nuela interneten jolas berririk bilatzen edo topatzen, eta gaur horretan ibili naiz, gauza interesgarri batzuk topatu ditut. Hementxe daude gehituta.

    http://iratxeallend1.wix.com/musika-jolasak

  • Haizearen herrira

    Azkenengo egunetan Imanol Urbietaren abesti honekin bueltaka ibili naiz, zeozer egin behar nuela berarekin.
    Ba hemen dago, gutxienez entzun, ikasi eta abestuko dugu, eta zeozer gehiago suertatzen bada….ere bai!!

    http://iratxeallend1.wix.com/haizearen-herrira

  • Vivaldiren Lau Urtaroak

    Dakizuenez, orain direla hilabete pare bat, Antton Jauregi ezagutzeko aukera izan nuen, ta nola ez, berak sortutako hainbat lanen eta ideien berri ere. 
    Horietako bat, Vivaldiren “lau urtaroak” lanean oinarritutako istoriotxoak aurkeztu zizkigun, eta izugarri gustatu zitzaidan materiala, ta lantzeko modua eta aukerak, beraz, bere materiala erabiltzeko eta wix batean jartzeko baimena eskatu nion, baietz esan zidan eta segidan lanean  hasi nintzen.
    Antton Jauregiren beste materiala hementxe aurki dezakezue:          MUSIKAENEA
    PENTAGRAMAENEA  
    ARMONIKAENEA 

    Oraindik gauzatxo batzuk falta dira, osatzen joango naiz, bitartean, zuek zeozer gehitzeko aurkitzen baldin baduzue, lasai bota eta gehituko dut.
    Eta orain…..istoriotxoak kontatzera!!!

  • Udaberrian kantuz

    Udaberria heldu zaigu!! aitzakia perfektua udaberriaren inguruan dauden abesti, musikagile eta dantzak lantzeko. Haur Hezkuntzan Imanol Urbietaren abesti ezagun honekin hasiko gara.

    http://iratxeallend1.wix.com/ehko60abestifamatuen